HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2009/02/12ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2008ko 4. hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %-8,9 murriztu ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan

2008 urtean, salmenten jaitsiera metatua %-0,1 izan zen termino nominaletan

2008ko laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %-8,9eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, lan egutegi homogeneoan, EUSTATek landu dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektoreko salmenten jaitsiera erreala %-11,0 izan zen laugarren hiruhileko horretan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hiruhilekoen arteko %-7,5eko jaitsiera izan zuten termino nominaletan, eta %-5,6koa finkoetan.

1. taula.- Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Barne merkataritzako salmenten indizea. Egutegi eragina zuzendutako datuak. Euskal AE

graf0004998_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Handizkako merkataritzaren sektorean, %-12,1 jaitsi ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %-3,9, 2008ko laugarren hiruhilekoan.

Handizkako sektorean, izandako jaitsieragatik “Produktu erdi-landuak eta txatarra” (%-19,2), eta “Makineria eta ekipoa” (%-12,7) alorren salmenta nominalak nabarmendu ziren , biak industria sektoreko bilakaera negatiboak baldintzatuta. Elikaduraz besteko kontsumo-gaien salmenta nominalak %-7,1 jaitsi ziren eta Nekazaritza-gaien eta elikadura-gaienak %-3,5.

Espezializatutako txikizkako sektoreak %-4,6ko jaitsiera izan du. Jaitsierarik handienak Etxeko ekipamenduan (%-6,7) izan dira. Kontsumoko beste ondasunek %-5,2ko jaitsiera izan zuten; Elikadurak %-2,3koa; Pertsonaren ekipamenduan %-2,4koa, termino nominaletan.

2008ko laugarren hiruhilekoan, txikizkako merkataritza ezespezializatuaren salmentak %-2,2 jaitsi ziren, termino nominaletan; elikagaiak nagusi ez direnen salmentak %-6,6 jaitsi ziren, eta elikagaiak nagusi diren merkataritza ez-espezializatuarenak %-1,3.

Laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak aldakuntza nominal negatiboak izan zituen hiru lurraldeetan: %-7,7 Bizkaian, %-8,1 Gipuzkoan eta %-14,2 Araban. Termino errealetan ere, hiru lurraldeetan murrizketak ditugu: Araban %-16,8; Gipuzkoan %-10,3 eta Bizkaian %-9,8.

Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %-1,0 gutxitu ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Hiruhilekoen arteko jaitsierak daude hiru herrialdeetan. Araban eta Bizkaian %-1,0 jaitsi dira; Gipuzkoan %-0,9 aurreko hiruhilekoaren aldean.

2008. URTEKO BALANTZEA

2008. urte osoan, Barne Merkataritzako salmenten Indizeak %-0,1eko jaitsiera nominala izan du joan den urtekoaren aldean. Prezioen igoeraren eragina kendu eta zifra nominalak zifra erreal bihurtuz gero, Barne Merkataritzako Indizea %-3,9 murriztu zen 2008an.

Lurraldeen arabera, eta urte osoa kontuan hartuta, hazkunde nominal handiena Gipuzkoan gertatu da, %0,9ko hazkunde-tasarekin; Bizkaian %0,4koa; Araban, berriz, jaitsiera dago, %-3,2. Balio finkoetan, Gipuzkoan %-3,1, Bizkaia %-3,2; Araban %-7,6.

Merkataritzako sektorean enplegatuak %0,2 hazi ziren 2008an Euskal AEn. Araban aldaketarik ez (%0,0); Bizkaian %+0,6 eta Gipuzkoan %-0,4.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %-8,9 murriztu ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004998_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali