2009/01/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008ko ABENDUA



Industri prezioak %-2,2 jaitsi ziren 2008ko abenduan aurreko hilaren aldean


2007ko abenduaren aldean, industri prezioek %1,9ko igoera izan zuten.


2008ko abenduan, Euskal AEko industri prezioak %-2,2 jaitsi ziren EUSTATek landutako datuen arabera. Urte osoan, hazkundea %1,9koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekotan

Iturria: EUSTAT


2008ko abenduan, beti ere aurreko hilaren aldean, “Ehungintza eta jantzigintza“ (%1,6) ), “Metalezko eta ez-metalezko meak” (%1,3) “Makineria” (%0,6), “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,4) eta “Industria kimikoa” (%0,4) adarrek igo zituzten gehien prezioak. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Petrolioa fintzea” (% -15,9), “Metalgintza eta metalezko gaiak” (%-2,9), “Kautxua eta plastikoa” (%-0,8) eta “Beste manufakturak” (% -0,8), besteren artean.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %-7,4ko jaitsiera izan zuten eta Bitarteko ondasunenek %-2,2koa. Ekipo-ondasunetan %0,2ko igoera izan zen eta Kontsumokoetan %0,1ekoa. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek %0,2ko igoera izan dute eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek aldaketarik ez (%0,0).


2008. URTEKO BALANTZEA


2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%14,2), “Metalezko eta ez-metalezko meak” (%13,1), “Ehungintza eta jantzigintza” (%7,1) eta “Industria kimikoa (%6,8). Kontrako noranzkoan, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten: “Petrolioa fintzea” (%-21,6), “Larrugintza eta zapatagintza” (%-0,8), “Ez-metalezko industria (%1,5), eta Garraio-materiala (%1,8).


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenean: Energia %-4,7 jaitsi da, Ekipoondasunak %3,2 igo; Bitarteko ondasunak %3,4, eta Kontsumoondasunek %3,4. Azken horiek, aldi berean, Kontsumoondasun iraunkorren eta Kontsumo ondasun ez-iraunkorren artean banatuta daude. Lehenengoen prezioak %3,5 igo dira eta bigarrenen prezioak %3,3.


Iturria: EUSTAT






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %-2,2 jaitsi ziren 2008ko abenduan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004958_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali