2009/01/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2008KO ABENDUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,4 jaitsi ziren 2008ko abenduan aurreko hilaren aldean



2008. urte osoan %5,9 igo dira eraikuntzako kostuak


2008ko abenduan, eta azaroarekin alderatuta, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 jaitsi zen EUSTATen datuen arabera. 2008. urte osoko tasak %5,9eko igoera izan zuen 2007ko abenduaren aldean.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2008

Iturria: EUSTAT


Urte arteko aldian (2007ko abendutik, 2008ko abendura), lan-eskuaren kostua %6,3 handitu da eta lehengaien kostuak, berriz, %5,7.


Abenduan Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez, aurreko hilaren aldean. Eraikuntzaren atalean aldaketarik ez (%0,0) eta Obra Zibilaren atalean lehengaien kostuak %-2,5 jaitsi ziren. Azpisektore bien urteko bilakaeran ikusten denez, biek gora egin dute baina indar ezberdinez: Eraikuntzako lehengaien kostuak %6,6 hazi ziren, eta Obra zibilekoak, berriz, %2,3.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2008an hauek izan zituzten inflaziotasarik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%14,4), Metalezko eta ez-metalezko meak (%13,1), Ura (%11,4) eta Industria kimikoa (%6,8). Aitzitik, urteko prezioetan (2008ko abendua, 2007ko abenduaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-21,6), eta Material elektronikoaren (%-3,2) lehengaiek.


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE. Datu aurrerapena. 2008ko abendua.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,4 jaitsi ziren 2008ko abenduan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2008
Eguneratze data : 
2009/01/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004982_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali