HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2007an jaiotzen %25...

2009/03/10ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE)2007

2007an jaiotzen %25 baino gehiago ezkontzatik kanpo izan ziren

Jaiotze-kopuruak goraka segitzen du, 20.596 izan dira, 2006an baino %2,8 gehiago

2007. urtean, ezkontzatik kanpo jaiotakoak 5.568 izan ziren; Eustatek landutako datuen arabera Jaiotzen %27,0, hots, 2006an (%24,7) baino gehiago. Arabak eta Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %27,3 eta %28,0; Gipuzkoak, berriz, balio erlatibo txikiagoak (%25,5). Azken hamazazpi urteetan guraso ezkongabeen haurren ehunekoa ia laukoiztu egin da, 1990ean %7,7 baitzen.

2007an 20.596 haur jaio ziren Eukal AEn, %2,8ko hazkundea 2006aren aldean, eta hazkunde hau 2005 eta 2006 artean izandakoa (%1,7) baino handiagoa izan zen. Araban izan zen gehikuntzarik handiena (%3,7), ondoren Bizkaian (%3,3) eta Gipuzkoan (%1,6).

Jaiotzak mila biztanleko 9,7 izan ziren, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Gipuzkoan da (‰10,5), ondoren Araban (‰10,0) eta azkenik Bizkaian (‰9,1).

1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. 2007ko zifrek berretsi egin dute 1995ean abiatutako jaiotza tasen goraldia.

2007 urtean haurren bat izandako emakumeen %76,3k hogeita hamar urte edo gehiago zituen. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %44,7 eman baitu. Bestalde, 2006. urtearekin alderatuta, handitu egin da 35 urtetik gorako amen taldea (%31,6), eta berriz ere 2529koena (%17,1) baino dezente handiagoa da. Amen batez besteko adina, 32,2 urte; eta lehen haurra eduki dutenena, berriz, 31,2, 2006koen antzeko zifrak. 25 urte baino gutxiagoko amen kopuruak gora egiten du, etorkinei esker; guztien %6 da ia.

Azken hamar urteotan, 25-34 urte bitarteko taldeak pisua galdu du, batez ere 25 urtetik 29rakoak, 6,7 ehuneko-puntu galdu baititu. Aitzitik, 9,5 puntu baino gehiago gehitu da 35 urte edo gehiagoko taldea.

Jaiotza ordenari begiratuz gero, 2007. urtean lehen haurrak %57,5 izan ziren, aurreko urtean gertatuaren antzera. Hirugarren eta ondorengo seme-alabak, ordea, %7,3 izan ziren, 2006koaren aldean ehuneko puntu erdia baino pittin bat gehiago.

Erditzeak 20.153 izan ziren: horietatik 19.641, bakunak; 496, bikoitzak; eta 16, hirukoitzak.

100 gizalabako 107 gizasemerena izan zen sexuen arteko proportzioa. Batez beste, 3.299 gramoko pisua izan zuten mutikoek, eta neskatoek 3.174koa.

1. taula: 2007an bizirik jaioak, amaren egoitzako lurralde historikoaren arabera

graf0005028_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández +Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007an jaiotzen %25 baino gehiago ezkontzatik kanpo izan ziren

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2007
Eguneratze data : 
2009/03/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005028_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali