HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2007ko ezkontzen erdia...

2009/04/02ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2007. urtea

2007ko ezkontzen erdia pasatxo zibilak izan ziren

Ezkontzen kopuruak %-1,7 egin du behera lehengo urtearen aldean

2007an Euskal AEn bizi zirenen artean 9.613 ezkontza izan ziren, sexu ezberdinen artekoak; aurreko urtean baino 165 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak, 1990ean %23,3 eta %51,1 (4.913 guztira) 2007an. Ezkontza katolikoak 4.689 izan ziren eta 11 beste erlijioetakoak.

2007an ezkontza zibilik gehien Gipuzkoan eta Bizkaian izan dira (%52); Araban %51. Euskal AEn bizi zirenen arteko ezkontza zibilen portzentajea %42 izan zen erkidegotik kanpo izan zirenean.

Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 4,3 ezkontza), Europako Batasunekoaren (4,9) eta Espainiakoen aldean (4,5) txikixeagoa da. Ekainean izan ziren ezkontzarik gehien, 1.516; irailean ondoren, 1.468, eta uztailean, 1.404.

Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %91,7rentzat eta emakumeen %91,6entzat.

Ezkontideen batez besteko adina bost urtez baino gehiagoz handitu da 1986tik

Amatasunaren adina igotzearekin batera, ezkontideen adina ere igo egin da. 2007an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 33 urte; emakumezko ezkongabeena, 31. 1986tik, senargaien batez besteko adina 5,6 urtez igo da; eta emaztegaiena, berriz, 6,1.

Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan ziren 517 bikotek batez ere Kantabriara era Madrilera jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Errioxara, Madrilera eta atzerrira joan ziren; Bizkaikoak Kantabria eta Madrilera; Gipuzkoakoak atzerrira eta Nafarroara.

Ezkontideen lurralde-etorkiari dagokionez, ezkontzen %80,5 erkidegoko udalerri bereko biztanleen artean egin ziren; %6,0, berriz, udalerri mugakideetan bizi dira. Kopuru hauek aldatu egin dira azken 10 urteetan; 1997an %57,7 eta %11,2 ziren.

1. grafikoa: Ezkontide ezkongabeen batez besteko adina

graf0005048_01_e.png

Iturria: EUSTAT

2007an 101 ezkontza homosexual egin ziren

Bestalde, sexu bereko pertsonen artean egindako ezkontzak 101 izan ziren: 13 Araban, 42 Bizkaian, eta Gipuzkoan eta 4 Euskal AEtik kanpo. 56 gizonen artekoak eta 45 emakumeen artekoak.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández +Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko ezkontzen erdia pasatxo zibilak izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2007
Eguneratze data : 
2009/04/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005048_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali