2009-04-08ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2008. URTEA

2008. urtean, Euskal AEko esportazioak % 6,7 gehitu ziren eta inportazioak % 7,1

Atzerriarekiko merkataritza saldoak 214 milioi euroko defizita izan zuen

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko esportazioetan 19.888,4 milioi euro lortu ziren 2008. urtean, hau da, 2007. urtean baino 1.254,1 milioi gehiago. Horrela, % 6,7ko gehikuntza nominala izan zuten.

Urte horretan inportazioak 20.102,3 milioi eurokoak izan ziren, 2007. urtean erregistratu ziren datuen aldean % 7,1 altuagoak. Datu horrek kontrajarrita dauden osagai bi ditu: alde batetik produktu mineralen eta energetikoen inportazioak % 25,5 gehitu ziren, baina bestetik produktu ez-energetikoen inportazioek -% 0,8 egin zuten behera.

2008. urtean, EAEko ondasunen esportazioek Espainiako esportazioek (% 3,7) baino dinamismo handiagoa izan zuten; bestalde, Espainiako inportazioen uzkurdurak nabarmenagoak izan ziren, % 0,6 gehitu ziren.

1. taula.- Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera.

2007-2008. Mila eurotan.

graf0005066_01_e.png

Iturria: Eustat

EAEko 2008ko ekitaldiko merkataritza saldoak (esportazioak ken inportazioak) 213,9 milioi euroko defizita izan zuen; hau da, 2007. urtearen aldean 86 milioitan gehitu zen defizit hori. Ildo horretatik, esportazioen estaldura-tasak ehuneko sei hamarren egin zuen behera: 2007an % 99,3koa zen eta 2008an % 98,9koa. Bestalde, Espainiak 2008. urtean % 66,7ko estaldura-tasa zuen; merkataritzako defizit kronikoa zuen: 2008. urtean 94.000 milioi eurora helduta.

EAEra itzuliz, hemen, produktu ez-energetikoen saldoa aurreko urtekoa baino handiagoa izan zen: 2008. urtean 5.100,5 milioi euroko saldoa eta 2007. urtean 4.058,1 milioikoa. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasak nabarmen egin zuen gora: 2007. urtean % 131,0koa izan zen eta 2008. urtean % 139,2koa.

Eremu geografikoak aztertuta, azpimarratzekoa da Euskal AEko merkataritza saldoak izan zuen gorakada handia Europar Batasunarekin alderatuta; izan ere, 2007. urtean 2.624,3 milioi euroko superabita izan zuen eta 2008. urtean 3.519,6 milioikoa. Bestalde, estaldura-tasak ehuneko hamar puntu gehiagoko igoera izan zuen: 2007an % 126,0koa zen eta 2008. urtean % 136,3koa.

Produktu ez-energetikoen transakzioei dagokienez, egoera hobetu egin zen; 2007. urtean Europar Batasunarekin 3.443,0 milioi euroko saldo positiboa izan zen eta 2008. urtean 4.082,6 milioi eurokoa. Horrez gain, estaldura-tasa ere hobetu zen, 2007ko % 139,1etik 2008ko % 147,7ra.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren xede eta jatorri diren herrialde nagusiak. 2008. Mila eurotan.

graf0005066_02_e.png

Iturria: Eustat

Herrialdeka, Euskal AEko esportazioen erdia baino gehiago bost herrialdek hartu zuten: Frantzia (% 17,7), Alemania (% 15,4), Ameriketako Estatu Batuak (% 7,5), Italia (% 6,7) eta Erresuma Batua (% 5,4). Halaber, gure inportazioen erdia baino gehiago bost herrialdetatik dator: Errusia (% 16,5), Alemania (% 12,9), Frantzia (% 9,9), Italia (% 6,1) eta Txina (% 5,6).

Produktuen araberako azterketan azpimarratu behar da sailkapenaren lehenengo 10ek esportazio guztien % 41 zutela. Besteak beste, horietariko hiru garraiorako materialaren muga-zergetan sartzen dira: ibilgailuen atalak eta osagarriak, salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak eta 5-10 pertsonarentzako turismoak; hauek guztira esportazioen % 16,3 zuten. Sailkapenaren bigarren postuan petrolio olioen partida zegoen, produktu mineralen muga-zergaren barruan. Bosgarren postuan kautxuzko pneumatiko berrien partida zegoen, plastiko eta kautxuen barruan. Metalen eta horien manufakturen atalak bere lau partidak sailkapenaren lehenengo 10en artean kokatu zituen: burdinazko edo altzairuzko profilak, hodiak eta barrak. Eta, azkenik, zortzigarren postuan zeuden txorroten produktuak eta antzekoak, honako muga-zergaren barruan: makinak eta gailuak, material elektrikoa.

Euskal AEk esportatu dituen partida nagusiak.

2007-2008. Mila eurotan.

graf0005066_03_e.png

Iturria: Eustat

Muga-zergak kontuan hartuta, inportazio handienek portaera ezberdina izan zuten: produktu mineralek eta material elektrikoak % 25,5eko eta % 3,1eko hazkundea izan zuten hurrenez hurren, baina metalek eta horien manufakturak eta garraiorako materialak -% 1,0 eta -% 7,9 egin zuten behera.

Lurraldeka, 2008. urtean esportazioen bilakaera oso homogeneoa izan zen hiru lurraldeetan; Gipuzkoan % 8 gehitu zen esportazioen kopurua, Araban % 7,0 eta Bizkaian % 5,5.

Inportazioak aztertuz gero, lurralde bakoitzean bilakaera jakin bat eman zela azpimarratu behar da. Bizkaian inportazioek hazkunde handia izan zuten, % 13,4koa, batez ere produktu mineralen (% 26,2) eta material elektrikoen (% 5,3) hazkundeak eraginda. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, inportazio kopurua murriztu egin zen: -% 2,4 eta -% 2,6 murriztu ziren inportazioak, hurrenez hurren.

Araban garraiorako materialak izan zuen beherakada handiena (-% 12,1), eta Gipuzkoan inportazioen beherakada orokorra izan zen, ez epigrafe bakarrari eragindakoa.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: http://www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008. urtean, Euskal AEko esportazioak % 6,7 gehitu ziren eta inportazioak % 7,1

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2008
Eguneratze data : 
2009/04/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005066_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali