2009-04-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO MARTXOA

2009ko martxoan % 13 gutxitu da sartutako bidaiari kopurua

2008ko martxoarekin alderatuta, gaua igaro dutenen kopurua % 14 gutxitu da

EUSTATen datuen arabera, 2009ko martxoan 143.765 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 21.000 gutxiagok; horrenbestez, % 13ko gutxitzea eman da. Arabara heldutako bidaiarien kopurua % 16 gutxitu da, Gipuzkoara heldutakoen kopurua % 14 eta Bizkaira heldutakoena % 11.

Dena den, 2008ko Aste Santua martxoan izan zen eta 2009koa apirilean izan da. Beraz, bi gertaera horiek kontu handiz alderatu behar dira, turismoaren ikuspegitik 2008ko martxoa eta 2009koa ezin baitira guztiz alderatu.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak % 8 egin du behera, eta atzerritik etorritakoen kopuruak % 24. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gutxitu da. Araban eta Gipuzkoan % 12 egin du behera aipatutako bidaiarien kopuruak, eta Bizkaian % 4. Atzerritar kopurua ere gutxitu da hiru lurralde historikoetan: Araban % 31, Bizkaian % 25 eta Gipuzkoan % 19.

Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, Errioxatik, Madrildik, Nafarroatik eta Ceuta eta Melillatik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Katalunia, Galizia eta Valentziako Erkidegotik etorritakoen kopuruak, aldiz, ehunekotan beherakada handiagoa izan du. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Finlandiatik eta Holandatik; Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batu eta Alemaniatik, aldiz, bidaiari gutxiago etorri da.

2009ko martxoan 263.829 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko martxoarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua % 14 gutxitu da, guztira ia 44.000 gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan % 19 gutxitu da igarotako gau kopurua, Araban % 16 eta Bizkaian % 10.

Batez besteko egonaldiaren iraupena gutxitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urteko martxoan batez besteko hori 1,87 egunekoa izan zen eta aurtengoan 1,84 egunekoa. Beherakada hori Gipuzkoan bakarrik eman da (-% 6); Araban eta Bizkaian pixka bat egin du gora (% 1 bi lurraldeetan).

Plazen okupazio mailak % 20 egin du behera; aurreko urteko martxoan % 43,50ekoa izan zen eta aurtengo martxoan % 34,97koa. Beherakada horrek hiru lurraldeetan izan du eragina: Araban % 27 egin du behera, % 30,82an geratuz; Gipuzkoan % 22 egin du behera, % 33,51n geratuz; eta Bizkaian % 15 egin du behera, % 37,52an geratuz. Hain zuzen, azken lurralde honek izan du okupaziorik handiena.

Nekazaritza-turismoko establezimenduak: Euskal AEra bidaiari gutxiago etorri da (-% 12) eta gau gutxiago igaro dute (-% 29)

Joan den martxoan 8.535 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 12 gutxiagok. Lurraldeka, Arabako establezimendu hauetan bidaiari kopurua gehitu egin da (% 17) baina Bizkaian (% 31) eta Gipuzkoan (% 9) jaitsi egin da. Estatuko bisitarien kopurua % 11 gutxitu da Euskal Autonomia Erkidegoan: Bizkaian % 28 gutxitu da kopuru hori eta Gipuzkoan % 10; baina Araban % 19 gehitu da. Euskal Autonomia Erkidego osoan izan den atzerritar kopurua % 29 gutxitu da; hiru lurraldeetan gutxitu da kopurua: Bizkaian nabarmen gutxitu da horien kopurua (-% 54) eta Araban eta Gipuzkoan gutxitzea neurrizkoagoa izan da (-% 8 eta -% 2, hurrenez hurren).

Martxoan, guztira, 20.592 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean % 29 gutxitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian % 46 gutxitu da, Gipuzkoan % 25 eta Araban % 13.

Bidaiari bakoitzak Euskal AEn igarotako batez besteko aldia gutxitu egin da, 2008ko martxoaren aldean: aurreko urtean 3,00 egun igaro zituzten batez beste eta aurten, martxoan, 2,41 egun. Bilakaera negatibo hau hiru lurraldeetan eman da. Araban 2,40 egun igaro dituzte batez beste, % 26 gutxiago; Bizkaian 2,30 egun, % 21 gutxiago eta Gipuzkoan 2,48 egun, % 16 gutxiago (beherakadarik txikiena lurralde honetan eman da).

Plazen okupazio mailak % 36 egin du behera: % 28,47tik % 18,32ra igaro da. Beherakada hori hiru lurraldeetan eman da: Bizkaian % 13,47ko okupazioa besterik ez da izan (-% 50), Gipuzkoan % 20,88koa (-% 30) eta Araban pixka bat beheragokoa, % 20,55ekoa (-% 25).

1. taula: Hileko emaitzak

graf0005097_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko martxoan % 13 gutxitu da sartutako bidaiari kopurua

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO de 2009
Eguneratze data : 
2009/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005097_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali