2009-04-22ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO MARTXOA

2009ko martxoan industriako prezioek % 0,3 egin dute behera

Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko martxoa eta 2009ko martxoa alderatuta) % 4,4koa izan da

EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek % 0,3 egin dute behera 2009ko martxoan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak % 4,6 egin du behera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

graf0005096_01_e.png

(*) 2009ko martxoko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko martxoan, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “kautxua eta plastikoa” (% 1,1), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (% 0,4), “material elektrikoa” (% 0,4) eta “manufakturatako beste industria batzuk” (% 0,1). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 1,6), “zuraren industria” (-% 0,9), "energia elektrikoa, gasa eta ura" (-% 0,8) eta “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-% 0,7).

2008ko martxotik 2009ko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 5,7), “ehungintza eta jantzigintza” (% 3,3), “garraioko materiala” (% 2,0) eta “makinak” (% 1,9). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 34,2), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 4,8), “manufakturatako beste industria batzuk” (-% 2,3) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (-% 1,8).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek martxoan izan duten bilakaerak beherako joera izan du guztietan. Salbuespen bakarra ekipamenduko ondasunena izan da, ez baitute gora edo behera egin (0,0). Energiaren prezioak % 1,1 egin du behera. Tarteko ondasunen prezioak % 0,3 egin du behera eta kontsumo-ondasun guztienak % 0,1, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek behera egin dutelako (-% 0,1) eta kontsumo-ondasun iraunkorrak berdin mantendu direlako (% 0,0).

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 18,9 egin dute behera; tarteko ondasunenak % 3,2, ekipamenduko ondasunenak % 1,8 eta kontsumo-ondasunenak % 0,9. Azken hauen artean, % 1,2 igo dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta % 0,8 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.

graf0005096_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko martxoan industriako prezioek % 0,3 egin dute behera

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005096_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali