2009/02/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009ko URTARRILA

Bidaiarien sarrerak %-15 gutxitu ziren 2009ko urtarrilean

Gaualdiak %-16 gutxitu ziren 2008ko urtarrilaren aldean

2009ko urtarrilean, 100.983 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 18.500 sarrera gutxiago, hau da, %-15eko jaitsiera, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %-27 jaitsi ziren Araban, %-17 Gipuzkoan% eta %-11 Bizkaian.

Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %-14ko jaitsiera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %-20koa. Estatutik datozen bidaiarien kopurua hiru herrialdeetan jaitsi da : Araban %-28, Gipuzkoan %-14 eta Bizkaian %-9. Atzerriko bidaiarien kopurua hiru herrialdeetan jaitsi da, baita ere: %-24 Araban eta Gipuzkoan, eta %-16 Bizkaian.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren Galizia, Balear uharteak, Murtzia, Ceuta eta Melillatik etorritakoak. Ehuneko handiago batez jaitsi dira Katalunia, Andaluzia, Aragoi eta Gaztela eta Leondik etorritakoak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Danimarka, Herbehereak eta Iberoamerikatik; aitzitik, Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Belgikatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da, besteak beste.

Gaualdiak, 2009ko urtarrilean, 182.863 izan ziren, aurreko urteko urtarrilean baino %-16 gutxiago, hots, 36.000 gaualdi pasa gutxiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %-21, eta Bizkaian eta Gipuzkoan %-16.

Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2008ko urtarrileko 1,83 egunetik aurtengo 1,81 egunera pasa da. Indize hau %-5 murriztu da Bizkaian, eta Araban (%8) eta Gipuzkoan (%1) hazi.

Plazakako betetze-maila %-22 jaitsi eta iazko urtarrileko %33,25etik aurtengo %26,09ra pasa da. Jaitsiera honek hiru lurraldeei eragin die: Araban %-28, Bizkaian %-22 eta Gipuzkoan %-18.

Nekazalturismoa: Bai sarrerek, bai gaualdiek lehengoan iraun dute Euskal AEn, 2008ko urtarrilaren aldean

Joan den urtarrilean 4.146 bidaiari-sarrera izan dira Euskal AEko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %-1 gutxiago; bidaiari kopurua %17 gehitu da Araban eta %7 Gipuzkoan; %-24 jaitsi da Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %3 handitu ziren Euskal AEn: Bizkaian %-22 jaitsi ziren, baina igo Araban (%34) eta Gipuzkoan (%8). Atzerritarrek %-39 murriztu zuten euren presentzia Euskal AE osoan, hiru herrialdeetan jaitsiz: Araban eta Bizkaian nabarmen jaitsi ziren ehunekotan eta Gipuzkoan (%-7) apalkiago.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 10.595 izan dira urtarrilean, lehengo urteko hil berean baino %1 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Araban (%72), baina negatiboa Bizkaian (%-23) eta Gipuzkoan (%-5).

Bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena handitu egin da Euskal AEn, 2008ko urtarrilaren aldean; hain zuzen, duela urtebete 2,52 eguneko batez bestekoa izan zen eta aurtengoan 2,56koa. Bilakaera positibo hau batez ere Araban, eta baita Bizkaian ere izan da; Gipuzkoan jaitsi egin da (%-11).

Plazen betetze-maila, azkenik, %-9 jaitsi da, %10,73tik %9,81era, Bizkaian (%-28) eta Gipuzkoan (%-15) izandakoen ondorioz; Araban %52 hazi da, %12,88raino.

1. taula: Hileko emaitzak

graf0005018_01_e.png

Fuente: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %-15 gutxitu ziren 2009ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO de 2009
Eguneratze data : 
2009/02/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005018_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali