2009/03/23ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATE ESTATISTIKA – Unibertsitatera sartzeko probak. 2007/08 ikasturtea

EAEko neska-mutilek ia oso ongi bat atera dute 2008an unibertsitatera sartzeko probetan

Aurkeztutakoen % 55ak euskaraz egin du proba

Eustaten datuen arabera, 9.163 gazte matrikulatu dira 2008. urtean Euskal AEko unibertsitatera sartzeko probetara aurkezteko. Horien 8.588k gainditu du proba, hau da, % 94ak; gainditutakoen batez besteko nota 6,7koa izan da, ia oso ongia. Halaber, aurkeztutakoen % 55ak euskaraz egin du proba.

Ekaineko deialdian 7.557 ikasle matrikulatu ziren eta % 97ak gainditu zuen; uztaileko deialdian, aldiz, 1.632 ikasle matrikulatu ziren eta % 78ak gainditu zuen.

Gainerako autonomia-erkidegoetako emaitzekin alderatuta, Euskal AEk gaindituen hirugarren ehuneko altuena izan du: % 94. Oso hurbil geratzen dira, beraz, Valentziako Erkidegoa eta Extremadura, biak % 95arekin, eta Estatuko batez bestekoaren aldean zortzi puntu gorago.

1. grafikoa.- Gaindituak autonomia-erkidegoen arabera (%)

graf0005036_01_e.png

Iturria: EUSTAT eta EIN

Ikastetxe pribatuetatik datozen eta D ereduan ikasi duten ikasleek lortu dituzte emaitza onenak.

Titulartasunari dagokionez, ikastetxe pribatuetako 4.952 ikaslek egin dituzte probak eta horietako 4.699 ikaslek (% 95) gainditu dituzte. Aitzitik, ikastetxe publikoetako 4.211 ikaslek egin dituzte probak eta horietako 3.889k gainditu du selektibitatea: % 92.

Hartu diren aukerei dagokienez, ikasle ia gehienak (9.139) aukera bakarrean matrikulatu dira eta 24 ikaslek aukera konbinatuak hartu dituzte, hau da, aukera bat baino gehiago hartuta aurkeztu dira probetara hautazko ikasgai modura beste aukera batzuei lotutako ikasgaiak egin dituztelako.

Batxilergoko aukeren artean, bada, gainditutakoen kopuruak honela banatu dira: humanitateak % 92,7 eta arteen aukera % 95,6. Bestalde, batez besteko nota ezberdinak eman dira: arteetan 6,3 eta osasunaren zientzietan 6,9.

Ikasketen hizkuntz modalitatearen araberako emaitzetan ez da ezberdintasun handirik eman, baina D ereduko gaindituen kopurua (% 94,4) A eredukoena baino altuagoa (% 92,9) izan da.

Emakumezkoak dira oraindik gehien gainditzen dutenak

2008. urtean 5.278 emakume aurkeztu dira unibertsitatera sartzeko probetara, hau da, guztirakoaren % 58. Horien % 95ak gainditu du, gizonezkoek lortu duten ehunekoa (% 92) baino hiru puntu gehiagorekin geratuz eta azken zazpi urteetako joerarekin jarraituz.

1. taula.- Deialdi bakoitzean matrikulatutako eta gainditutako ikasle kopurua. 2008

graf0005036_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko neska-mutilek ia oso ongi bat atera dute 2008an unibertsitatera sartzeko probetan

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA UNIVERSITARIA -Pruebas Acceso Universidad Curso 2007/08
Eguneratze data : 
2009/03/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005036_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali