2009/03/12ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2008KO 4. HIRUHILEKOA

Esportazioak %-10,2 murriztu ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan

Euskal esportazioen 2008ko balantzearen buruan %6,7ko hazkundea dugu

Euskal AEko esportazioek %-10,2ko jaitsiera nominala izan zuten 2008ko laugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Atzerrian egindako salmentak 4.458,4 milioi eurora iritsi ziren 2008ko azken hiru hiletan, eta urtebete lehenago 4.967,0ra.

Guztizko inportazioak 3.995,6 milioi eurora iritsi ziren, urte arteko %-22,4 jaitsiera. Hala ere, produktu ez-energetikoen inportazioak gutxixeago jaitsi ziren, %-19,3 hain zuzen.

Merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) bilakaera positiboa izan du, inportazioak gehiago murriztu baitira esportazioak baino; urtebete lehenagoko 179,7 milioi euroko saldo defizitariotik 462,9ko superabitera pasatu da, esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa %111,6 delarik.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2007-2008ko laugarren hiruhilekoa. Mila eurotan.

graf0005030_01_e.png

Iturria: Eustat

Merkataritzako saldo ez-energetikoak 1.293,1 milioi euroko superabita izan zuen 2008ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino %19 gehiago; estaldura-tasa handitu egin zen: 2007ko laugarren hiruhilekoan %130,4koa zen eta 2008koan %145,0koa.

Europar Batasuna helburu duten esportazioak %-13,6 jaitsi ziren eta helburu nagusien artean Portugal (%3,5) bakarrik libratu da. Jaitsieren artean ondokoak nabarmendu behar: Erresuma Batua (%-44,6), Italia (%-17,8), Frantzia (%-7,6) eta Alemania (%-4,1). Bolumen garrantzitsua duten gainerakoen artean, positiboan Estatu Batuak (%33,8) eta Magrebeko estatuak (%98,1) ditugu; negatiboan Mexiko (%-39,3) eta Petrolio Esportatzaileen Erakundeko estatuak (%-25,7).

Europar Batasunetik etorritako inportazioak ere asko murriztu dira (%-30,7); Alemaniatik etorritakoak %-47,4, Frantziatik %-20,5 eta Italiatik %-25,2, besteren artean.

Europar Batasunarekiko superabita bikoiztu baino gehiago egin da; aurreko urtean 300,0 milioi eurokoa izan zen eta 2008ko azken hiruhilekoan 759,2; ondorioz, estaldura tasan ehuneko 27 puntu baino gehiago irabazi ziren.

2008ko laugarren hiruhilekoko esportazioen bilakaera, funtsean, bi muga-zergaren eragin negatiboaren mende dago: Garraio-materiala (%-28,3) eta Plastikoak eta kautxua (%-20,5); bien artean urtebete lehenagoko esportazio-kopurua 400 miliotan baino gehiagotan murrizten dute. Gainerakoen artean Metalen eta beren manufakturen igoera (%2,1) aipatu behar da, guztizko esportazioen herena.

Inportazioen artean sekzio gehienetan jaitsierak daude: Produktu energetikoak (%-29,3), Garraio materiala (%-51,7) eta Metalak eta beren manufakturak (%-17,9).

2008ko laugarren hiruhilekoan esportazioetan jaitsierarik handienak Bizkaian eta Gipuzkoan izan ziren; %-20,9ko eta %-4,2ko urte arteko tasak. Arabako esportazioek lehengoan diraute aurreko urtearen aldean. Ordea, Araban (%-32,4) murriztu ziren gehien inportazioak; ondoren Bizkaian (%-20,4) eta Gipuzkoan (%-17,2).

2008. urteko balantzea

Euskal AEko esportazioak 19.888,4 milioi eurora iritsi ziren 2008. urtean, aurreko urtean baino %6,7 gehiago. Aldi berean, guztizko inportazioak %7,1 gehitu ziren, eta produktu ez-energetikoenak %-0,8 jaitsi. Bi fluxuen ondorioz, esportazioen inportazioen gaineko estaldura-tasak 2007ko mailetan (%99) iraun du, 2008. urterako 214 milioi euroko defizit arina sortu delarik.

Produktu ez-energetikoen saldoa 5.100,5 milioi izan zen, 2007an 4.058,1 izan zelarik. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasa zortzi puntuz igo da, 2007ko %131,0tik 2008ko %139,2ra.

Euskal AEko esportazioen hazkundea Estatukoa (%3,7) halako bi da ia; halere, euskal inportazioen hazkundea estatukoen (%0,6) aldean areagokoa da.

2008. urtean esportazioek honako esparruetan izan zituzten gehikuntzarik handienak: Metalak eta beren manufakturak (%16,7), Material elektrikoa (%9,4) eta Mea-produktuak (%21,3). Eta jaitsierarik garrantzitsuenak: Garraio materiala (%-5,4) eta Plastikoak eta kautxua (%-3,6).

2008. urte osoan Gipuzkoan izan zen esportazioen gehikuntzarik handiena, %8,0; Araban ondoren, %7,0 eta Bizkaian, %5,5. Inportazioen aldetik Bizkaiak bakarrik du hazkundea, %13,4; Gipuzkoan eta Araban antzeko jaitsierak, %-2,6 eta %-2,4.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. (Joera)

graf0005030_02_e.png

Iturria: Eustat

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido +Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioak %-10,2 murriztu ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2008
Eguneratze data : 
2009/03/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005030_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali