2009/04/03ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO OTSAILA
Euskal AEko industri jarduera %-21,8 murriztu zen 2009ko otsailean
Aurreko hilaren aldean, 2009ko urtarrilaren aldean, %-0,6 murriztu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko otsailean %-21,8 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2008ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %-0,6 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko urtarrilarekin alderatuta.
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka
(*) 2009ko urtarril-otsaileko urte arteko hazkunde zuzendua
Iturria: Eustat
Sektoreen araberako bilakaera
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko otsaileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2008ko otsailaren aldean. Bitarteko ondasunak %-29,2 jaitsi dira, Ekipoko ondasunak %-21,8 eta Energia %-1,6. Kontsumo-ondasunak %-14,4 jaitsi dira; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %-11,7 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-21,4.
2009ko urtarrilaren aldean, 2009ko otsailean hil arteko aldaketak positiboak izan dira Energian (%6,5) eta negatiboak Tarteko ondasunetan (%-2,4), eta Ekipoko ondasunetan (%-1,0); Kontsumo-ondasunek %1,1 egin dute gora. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrek %2,3ko hil arteko igoera izan dute eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %0,7 aurreko urtarrilaren aldean.
Lurralde Historikoen araberako bilakaera
Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %-28,5, Bizkaian %-20,3 eta Gipuzkoan %-21,7.
Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2009ko otsailekoak, 2008kokoen aldean) bilakaera ezberdinak izan dira aipatu aldian: Bizkaian %+0,9, Araban %-2,3 eta Gipuzkoan %-1,4.
Taula: 2009ko OTSAILA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).
(1) “t” urteko otsailetik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, “t-1” urteko aldi berberaren aldean.
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx