2009/02/23ko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA, 2007/08 ikasturtea

Ikasleria ez-unibertsitarioa mantendu egiten da, Haur-hezkuntza eta Lehen hezkuntzako matrikulazioengatik

Ikastetxe publikoetan gehiago hazi zen haur- eta lehen hezkuntzako matrikulazio-kopurua

2007/08 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean aritutako ikasle kopurua 373.570 izan zen, aurrekoan baino %0,2 gehiago, Eustaten datuen arabera. Haietatik 348.526 ikasle araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 7.091 matrikula berri egin ziren, %2 gehiago.

Mailaren arabera ezberdina izan zen bilakaera. Haur- eta Lehen Hezkuntzetako kopuruak 88.308 eta 107.329 ikasle izan ziren; aurreko ikasturtearen aldean %4,1eko eta %3,3ko hazkundeak, azken urteetako joerari eusten zaiolarik. Helduentzako heziketan ere matrikula gehiago egin ziren: 28.684, %6,8 gehiago. Heziketa berezian 983 ikasle aritu ziren, %1,5eko hazkundea.

1. taula-2007/08 ikasturtean matrikulatutako ikasleak

graf0005022_01_e.png

Iturria: EUSTAT.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) lehengoaren oso antzean dirau kopuruak, 68.881. Batxilergoan eta Lan Heziketan jaitsi egin ziren kopuruak, %-3,1 eta %-2,8. Ikasle murrizketa horren arrazoi nagusia maila horietan aritu beharreko azken urteetako biztanleria murrizketa da.

Erregimen bereziko irakaskuntzetako matrikulak %-20 urritu ziren

25.044 ikasle aritu ziren erregimen bereziko irakaskuntzetan. %83 hizkuntz ikasleak izan ziren, ikasturte horretan %-23 urritu badira ere. Arte Plastiko eta Diseinuan %-9,1eko jaitsiera dago; gainerakoetan matrikula gehiago: Musika (%2,2); Kirola (%42), Diseinuko Goi Mailako ikasketak (%113) eta Dantza (%12).

Lurraldeka, Araban guztira 54.980 ikasle matrikulatu ziren; Bizkaian 195.894 eta Gipuzkoan 122.696. Aipatzekoa da Arabako (%0,6) eta Gipuzkoako (%1,1) matrikulazio-igoera; Bizkaian, berriz, jaitsi egin da (%-0,3).

Irakasleen %62 ikastetxe publikoetan aritu ziren.

2007/08 ikasturtean 33.434 izan ziren irakasleak, kopuru hori 2008ko pertsona okupatuen %3,3 delarik. %97 araubide orokorrekoetan aritu ziren eta gainerakoak erregimen berezikoetan. Lantokiaren titulartasunari begira, irakasleen % 62k ikastetxe publikoetan lan egin zuen, eta % 38k ikastegi pribatuetan.

Araubide orokorreko irakaskuntzetan, irakasleak 32.317 izan ziren. Haietarik, 15.646 Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta gehienak emakumezkoak (% 85); 15.061 irakaslek Bigarren Hezkuntzan jardun zuten, bai derrigorrezkoan bai ez-derrigorrezkoan, hemen emakumeak %58 izan zirelarik.

Araubide Berezikoetan 1.117 irakasle aritu ziren, haietariko %54 emakumeak.

Araubide Orokorreko ikasleen %89k gainditu zuen, et %46k erregimen berezikoetan

2007 urtean 156.297 ikaslek gainditu zuten irakaskuntza ez-unibertsitarioetako mailetan. Guztirakoa araubide orokor eta berezikoen artean banatuz gero, gainditutakoak 143.457 eta 12.840 izan ziren.

Araubide orokorreko ikasketen artean lehen mailan 50.514 ikaslek gainditu zuten kurtsoa, %97k; DBHn 60.409k, %88k; batxilergoan 22.906k, %80k; erdi mailako prestakuntzan 3.534k, %77k; goi mailako lan heziketan 6.094k, %85ek.

1. grafikoa.- Araubide orokorreko ikasketetan kurtsoa gainditutako ikasleak, hezkuntza mailaren eta hizkuntza ereduaren arabera 2007 (%).

graf0005022_02_e.png

Oharra: “B” eredua batxilergoan eta LHn “A “ indartua da.

Iturria: EUSTAT.

Hizkuntz ereduaren arabera, guztirakoaren portzentajearen (%89) gainetik B eta D ereduak izan ziren, biak %92rekin A ereduko zentroetan %82 izan ziren gainditutakoak.

Ikasturtea gainditutako ikasleak mailen artean banatuz gero ikusten da lehen hezkuntzan eta DBHn gainditutako gehien D ereduak dituela, eta erdi mailako lan heziketan A ereduak.

Batxilergoan gainditutako gehiago dago B eta D ereduetan, eta goi mailako lan heziketan A eta D ereduetan.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina +Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Ikasleria ez-unibertsitarioa mantendu egiten da, Haur-hezkuntza eta Lehen hezkuntzako matrikulazioengatik

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE ACTIVIDAD ESCOLAR Curso 2007/08
Eguneratze data : 
2009/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005022_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali