2009/02/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009ko URTARRILA

Industri prezioak %-0,8 jaitsi ziren 2009ko urtarrilean

Industria-prezioen urte arteko jaitsiera (2009ko urtarrila 2008ko urtarrilaren aldean) %-1ekoa izan zen.

Euskal AEko industri prezioak %-0,8 jaitsi dira 2009ko urtarrilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %-1,0 murriztu zen.

Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekotan

graf0005023_01_e.png

(*) 2009ko urtarrileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2009ko urtarrilean, Ez-metalezko industria” (%2,0), “Beste manufakturak” (%1,7), “Metalezko eta ez-metalezko meak” (%1,6) eta “Garraio materiala” (%1,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-5,0), “Industria kimikoa“ %-1,6), Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-1,4), “Metalgintza eta metalezko gaiak” (%-1,4).

Urte arteko aldian (2009ko urtarrila, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Metalezko eta ez-metalezko meak” (%9,1), “Industria kimikoa” (%4,4), “Elikaduraren industria” (%3,2) eta “Makineria” (%2,7). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Petrolioa fintzea (%-27,7), “Ehungintza eta jantzigintza“ (-2,3), Larruaren eta oinetakoen industria (%-1,9) eta “Papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,3) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %-3,0 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunenak %-1,1; Ekipo-ondasunenak %+0,7 eta Kontsumo-ondasunenak %+0,6. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,8 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0).

Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %-13,8 murriztu ziren; Ekipo-Ondasunenak %+2,6, Bitarteko Ondasunenak %+1,2 eta Kontsumo-Ondasunenak %+2,8. Azken hauen artean, %3,0 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,3 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.

graf0005023_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %-0,8 jaitsi ziren 2009ko urtarrilean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005023_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali