2009/03/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO OTSAILA

Industri prezioak %-1,1 jaitsi ziren 2009ko otsailean

Industria-prezioen urte arteko jaitsiera (2009ko otsaila 2008koaren aldean)

%-3,1ekoa izan zen.

Euskal AEko industri prezioak %-1,1 jaitsi dira 2009ko otsailean, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %-3,1 jaitsi zen.

Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekotan

graf0005038_01_e.png

(*) 2009ko otsaileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat

Sektoreka xehekiago aztertuta, 2009ko otsailean, azaltzen zaigu inflazioa izan duten adar bakarrak, aurreko hilaren aldean, “Ehungintza eta jantzigintza” (%1,1) eta “Garraio-materiala” (% 0,2) izan direla. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-3,3), “Metalgintza eta metalezko gaiak” (%-1,8), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-1,5), eta Petrolioa fintzea (%-1,2).

Urte arteko aldian (2009ko otsaila, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Metalezko eta ez-metalezko meak” (%6,9), “Ehungintza eta jantzigintza” (%3,5) “Industria kimikoa” (%3,2) eta “Garraio materiala” (%2,3). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Petrolioa fintzea” (%-30,3), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-2,7), Metalgintza eta metalezko gaiak” (%-2,5), eta “Larruaren eta oinetakoen industria” (%-1,8) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak beheranzkoak izan ziren, Ekipo-ondasunetan izan ezik, non ez baitzen aldaketarik izan (%0,0). Energia %-2,4 jaitsi da, Bitarteko ondasunak %-1,4; Kontsumoko ondasunak %-0,6, Kontsumo iraunkorreko (%-0,3) eta ez-iraunkorreko (%-0,7) ondasunen jaitsieragatik.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %-16,6 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %-1,8; Ekipo-Ondasunenak %+2,2 igo eta Kontsumo-Ondasunenak %+1,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,8 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,5.

graf0005038_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %-1,1 jaitsi ziren 2009ko otsailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005038_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali