2009-04-20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2009ko 1go HIRUHILEKOA

Lanean dagoen biztanle kopurua % 2,2 murriztu da eta langabezia tasa % 7,7ra igo da 2009ko 1. hiruhilekoan, Euskal AEn

Azken urtean 37.200 enplegu garbi galdu dira eta langabezia tasa ehuneko 4,3 puntu gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2009ko lehenengo hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 934.300 landun izan da; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 21.500 landun gutxiago izan da (-% 2,2). Bestalde, langabezia tasa % 7,7koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 3,1 puntu altuagoa.

Landunen eta langabeen bilakaerak izan duen emaitzaren ondorioz, 2009ko lehenengo hiruhilekoan jarduera tasa % 55,4koa izan da.

Generoa kontuan hartuta, okupazioak batez ere gizonezkoen kopuruan izan du beherakada handiena: aurreko hiruhilekoan baino gizonezko 15.400 eta emakumezko 6.100 landun gutxiago egon da lanean. Okupazioak hiru lurralde historikoetan egin du behera: Gipuzkoan 9.900 enplegu garbi gutxiago dago, Bizkaian 6.600 gutxiago eta, azkenik, Araban 4.900 gutxiago.

Sektore guztietan galdu da enplegua

Sektore guztietan galdu da enpleguren bat: industrian 12.500 enplegu garbi galdu dira, eraikuntzan 5.700, nekazaritzan 2.900 eta zerbitzuetan 300.

Okupazio tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa) % 65,4 izan da, duela hiru hilabete baino ehuneko 1,6 puntu gutxiagokoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori % 72,6 izan da eta emakumezkoen kasuan % 58,1.

Lurralde historikoka, Gipuzkoak izan du okupazio tasarik altuena (% 67), aurreko hiruhilekoaren aldean behera egin arren; gero Arabak izan du altuena (% 66,2), ehuneko 2,1 puntu gutxiagorekin. Baina Bizkaiak izan du tasarik txikiena (% 64,2), aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat eginez behera.

Lan-kontratu mugagabeko 3.400 soldatapeko gutxiago izan da, horrela guztira 604.300 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 12.300 gutxiago izan dira, beraz, guztira 168.900 izan dira.

Zenbatespenen arabera, gutxi gorabehera Euskal AEko 825.200 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak. Hamar familiatik seitan etxeko pertsona aktibo denek dute lana, datu horren arabera aurreko hiruhilekoan baino 20.900 familia gutxiagotan gertatzen da hori; gainera, pertsona aktibo denak langabezian dituzten 21.500 familia izan dira (guztirakoaren % 2,6), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 8.400 gehiago.

Biztanleria okupatuaren joera 1985etik. Euskal Autonomia Erkidegoa. (Milakotan)

graf0005095_01_e.png

Iturria: Eustat

Euskal AEko langabezia tasa % 4,6tik % 7,7ra igo da

Urteko lehenengo hiruhileko honetan, langabetu kopurua 77.800 izan dela zenbatetsi da. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Lehenengo hiruhilekoan, gizonezkoen artean 42.900 langabetu egon dira, hau da, 19.900 gehiago; eta emakumezkoen artean 11.600 langabetu gehiago egon da (guztira 34.900).

2009ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera aldi horretako langabezia tasa % 7,7 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 3,1 puntu altuagoa. Emakumezkoen langabezia tasa % 7,8 igo da (ehuneko 2,5 puntu gehiago) eta gizonezkoena 3,5 (% 7,6ra helduz). Gazteen langabezia tasa da oraindik altuena (% 20,6); aldi honetan ehuneko 8,8 puntu gehitu da eta, ondorioz, 16-24 urte bitarteko 11.700 gazte aktibo langabezian geratu dira.

Hiru lurralde historikoetan gehitu da langabetuen kopurua. Araban 6.400 langabetu gehiago egon da, eta guztira 14.600 langabetu; langabezia tasa % 9,5 izan da lurralde honetan. Bizkaian 16.300 langabetu gehiago izan da, eta langabezia tasa % 7,9. Azkenik, Gipuzkoan 21.300 langabetu izan dira; horrela, 8.500 langabetu gehiago egon da eta langabezia tasa % 6,5 izan da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2009ko otsailean 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa % 7,9 izan da eta Espainian % 15,5.

Azken urtean 44.200 pertsona gehiago egon da langabezian Euskal AEn

Azken hamabi hileetan (2008ko lehen hiruhilekotik 2009ko lehen hiruhilekora) 37.200 landun gutxiago dago: -% 3,8. Beherapen hori gizonezkoen artean izan da nagusi, 33.200 enplegu gutxiago, emakumezkoen artean 400 gutxiago izan direlako.

Langabezia tasa ehuneko 4,3 puntu gehitu da azken urtean (% 3,3tik % 7,7ra); beraz, 44.200 langabetu gehiago dago Euskal Autonomia Erkidegoan urtean zehar. Lurraldeka, honakoak dira azken hamabi hilabeteetako datuak: Araban ehuneko 7,4 puntu gehitu da langabezia tasa, Bizkaian ehuneko 4,2 puntu eta Gipuzkoan ehuneko 3,1 puntu.

Ohar metodologikoa: 2009ko lehenengo hiruhilekotik aurrera, BJAk EJSN-2009ko Jardueren Sailkapen berriaren arabera kodetu du jarduera ekonomikoa. 2008. urtean kodetze bikoitza egin da EJSN-93 1. berrik. eta EJSN-2009 erabilita; horrela, bi aldietako datuak alderatu ahal izan dira. Estatistika erabilerarako sailkapen ekonomiko nagusienak berrikusteko nazioarteko prozesuaren barruan egin da aldaketa hori.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

graf0005095_02_e.png

*e.p. = Aldea, ehunekotan. Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo Tel.:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanean dagoen biztanle kopurua % 2,2 murriztu da eta langabezia tasa % 7,7ra igo da 2009ko 1. hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1ER TRIMESTRE DE 2009
Eguneratze data : 
2009/04/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005095_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali