2009/03/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO OTSAILA

Bidaiarien sarrerak %-15 jaitsi ziren 2009ko otsailean

Gaualdiak %-19 gutxitu ziren 2008ko otsailaren aldean

2009ko otsailean, 117.488 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 21.000 sarrera gutxiago, hau da, %-15eko jaitsiera, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %-21 jaitsi ziren Araban, %-18 Gipuzkoan% eta %-12 Bizkaian.

Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %-13ko jaitsiera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %-23koa. Estatutik datozen bidaiarien kopurua hiru herrialdeetan jaitsi da : Araban %-21, Gipuzkoan %-17 eta Bizkaian %-6. Atzerriko bidaiarien kopurua hiru herrialdeetan jaitsi da, baita ere: Bizkaian %-25, Araban %-22 eta Gipuzkoan %-19.

Estatutik etorritako bidaiarien artean gehitu egin ziren Galizia, Asturias eta Extremaduratik etorritakoak. Ehuneko handiago batez jaitsi dira Katalunia, Madril, Kantabria eta Valentziatik etorritakoak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Danimarka, Finlandia, Grezia, Irlanda eta Japoniatik; aitzitik, Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Alemaniatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da, besteak beste.

Gaualdiak, 2009ko otsailean, 201.664 izan ziren, aurreko urtekoan baino %-19 gutxiago, hots, 48.000 gaualdi pasa gutxiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-23 jaitsi ziren, Araban %-22 eta Bizkaian %-16.

Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia aurreko urteko otsaileko 1,80 egunetik aurtengo 1,72ra pasa da. Murrizketa hiru herrialdeetan izan da: Gipuzkoan %-6, Bizkaian %-4 eta Araban %-2.

Plazen okupazio mailak %-21eko beherapena izan du; aurreko urteko otsailean %38,83koa zen eta aurtengo otsailean %30,78koa. Jaitsiera honek hiru lurraldeei eragin die: Araban %-29, Gipuzkoan %-21 eta Bizkaian %-18.

Nekazalturismoa: Gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (%-6) eta gaualdiak (%-5).

Joan den otsailean 6.313 bidaiari izan dira Euskal AEko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %-6 gutxiago; bidaiari kopurua %13 gehitu da Gipuzkoan baina %-26 gutxitu da Bizkaian eta Araban. Estatutik etorritako bisitariak %-2 gutxitu ziren Euskal AEn: Araban %-23 jaitsi ziren, %-19 Bizkaian; igo egin ziren, %15, Gipuzkoan. Atzerritarrek %-40 murriztu zuten euren presentzia Euskal AE osoan, hiru herrialdeetan jaitsiz: Araban eta Bizkaian nabarmen jaitsi ziren ehunekoetan eta Gipuzkoan (%-7) apalkiago.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 14.379 izan dira otsailean, lehengo urteko hil berean baino %-5 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira Gipuzkoan (%17), baina negatiboak Araban (%-22) eta Bizkaian (%-31).

Bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena handitu egin da Euskal AEn, 2008ko otsailaren aldean; hain zuzen, duela urtebete 2,26 egunekoa izan zen eta aurtengoan 2,28koa. Bilakaera positibo hau Gipuzkoan (%3) eta Araban (%5) izan da; Bizkaian jaitsi egin da (%-7).

Plazen betetze-maila %-12 jaitsi da, %16,58tik %14,66ra, Bizkaian (%-37) eta Araban (%-29) izandakoen ondorioz; Gipuzkoan %11 hazi da, %19,33raino.

1. taula: Hileko emaitzak

graf0005034_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %-15 jaitsi ziren 2009ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO de 2009
Eguneratze data : 
2009/03/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005034_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali