2009-05-22ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO APIRILA

2009ko apirilean industriako prezioek % 0,4 egin dute behera

Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko apirila eta 2009ko apirila alderatuta) % 5,8koa izan da

EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek % 0,4 egin dute behera 2009ko apirilean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen apirileko urte arteko tasak % 5,8ko beherapena izan du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

graf0005178_01_e.png

(*) 2009ko apirileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko apirilean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (% 4,9), “industria kimikoa” (% 0,2) eta “industria ez metalikoa” (% 0,2). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 1,9), "energia elektrikoa, gasa eta ura" (-% 1,4) eta “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-% 1,3).

2008ko apiriletik 2009ko apirilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 4,3), “ehungintza eta jantzigintza” (% 3,1), “makinak” (% 2,0) eta “garraioko materiala” (% 1,8). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 33,2), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 8,6), “manufakturatako beste industria batzuk” (-% 3,6) eta “zuraren industria” (-% 2,3).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek apirilean izan duten bilakaerak joera ezberdina izan du guztietan: energiaren prezioek % 1,5 egin dute gora; kontsumo-ondasunak, osotara hartuta, ez dute aldaketarik izan (% 0,0) kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin (% 0,1) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek behera (-% 0,1) egin dutelako; ekipamenduko ondasunek % 0,1 egin dute behera eta tarteko ondasunek % 1,3 egin dute behera.

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 19,0 egin dute behera; tarteko ondasunenak % 6,0, ekipamenduko ondasunenak % 1,6 eta kontsumo-ondasunenak % 0,9. Azken hauen artean, % 0,9 igo dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta % 0,8 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.

graf0005178_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko apirilean industriako prezioek % 0,4 egin dute behera

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005178_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali