HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2009/06/01eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2009ko 1. HIRUHILEKOA

Euskal AEko esportazioak %-26,0 murriztu dira 2009ko lehenengo hiruhilekoan

Inportazioak oraindik areago murriztu dira, %-41,4 nominala

Euskal AEko esportazioek %-26,0ko jaitsiera nominala izan zuten 2009ko lehen hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Atzerrian egindako salmentak 3.529 milioi eurora iritsi ziren 2009ko lehen hiru hiletan, urtebete lehenago baino 1.243 milioi gutxiago.

Inportazioek 2008ko aldi beraren aldean %41,4ko murrizketa izan dute, jaitsierak antzekoak direlarik bai produktu energetikoetan, bai ez-energetikoetan.

Espainia osoan magnitude hauek, beti ere lehengo urteko lehen hiruhilekoaren aldean, %-21,6ko jaitsiera izan dute esportazioetan eta %-31,0koa inportazioetan.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2008-2009, lehenengo hiruhilekoak. Euroak milakotan.

graf0005192_01_e.png

Iturria: Eustat

Merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) bilakaera positiboa izan du, inportazioak gehiago murriztu baitira esportazioak baino; urtebete lehenagoko 298 milioi euroko saldo defizitariotik 560ko superabitera pasatu da, esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa %118,9 delarik.

Merkataritzako saldo ez-energetikoak 1.347 milioi euroko superabita izan zuen 2009ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino %36,6 gehiago; estaldura-tasa handitu egin zen: 2008ko lehen hiruhilekoan %129,5 zen eta 2009koan %169,3.

Europar Batasuna helburu duten esportazioak %-37,3 jaitsi dira, tokikoak baino hamaika puntu gehiago. Ez dago Europan tasa positibodun estaturik; ondokoak helburu dutenen jaitsierak nabarmentzen dira: Italia (%-39,8), Frantzia eta Erresuma Batua (%-32,8) eta Alemania (-%30,1). Nolabaiteko bolumena duten gainerako inguruen artean, Mediterraneo ertzeko herrialdeetara egindako salmentak nabarmentzen dira positiboan (%33,7) eta Petrolio Esportatzaileen Erakundeko estatuetara egindakoak (%64,0); gainerako inguruetan balio negatiboak daude.

Europar Batasunetik etorritako inportazioak lehengo urtekoen erdia izan dira: Erresuma Batutik (%-67,8), Alemaniatik (%-58,5), Frantziatik (%-47,9) eta Italiatik (%-37,2), besteren artean.

Europar Batasunarekiko merkataritza-saldoak hobera egin du; aurreko urtean 683 milioi eurokoa izan zen eta 2009ko lehen hiruhilekoan 758 milioikoa; ondorioz, estaldura tasan ehuneko 31 puntu baino gehiago irabazi dira.

Muga-zergen sekzioei begiratuz gero, munta txikiko bik Animalien produktuak eta Arte objektuak bilakaera positiboa izan dute; gainerakoek negatiboa, esportazio-bolumen handikoen artean hauek nabarmentzen direlarik: Garraio materiala (%-29,4), Metalak eta beren manufakturak (%-28,6), eta Material elektrikoa (%-17,2); hiruren artean urtebete lehenagoko esportazio kopuruari 800 milioi murrizten dizkiote.

Inportazioen artean sekzio guztietan jaitsierak daude: Produktu energetikoak (%-40,8), Metalak eta beren manufakturak (%-55,2), Material elektrikoa (%-24,8), eta Garraio materiala (%-65,1).

2009ko lehen hiruhilekoan esportazioetan jaitsierarik handienak Araban eta Bizkaian izan ziren; %-35,0ko eta %-30,3ko urte arteko tasak. Gipuzkoako esportazioak ere murriztu dira, apalkiago, %-12,5. Inportazioetan, antzera: Araban (%-52,1) murriztu ziren gehien; ondoren Bizkaian (%-40,9) eta Gipuzkoan (%-33,0).

Euskal AEko kanpo-merkataritza. (Joera)

graf0005192_02_e.png

Iturria: Eustat

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido +Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %-26,0 murriztu dira 2009ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2009
Eguneratze data : 
2009/06/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005192_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali