2009/04/22ko prentsa-oharra

INGURUMEN-INKESTA-FAMILIAK-2008-

Euskal familia-etxeek ekipamendu-maila eta ingurumen kontzientzia handia dituzte

Ura aurrezteko ohiturak oso zabalduta daude

Euskal familien %97,1ek badu ura aurrezteko ohituraren bat: garbigailua eta plater-garbigailua ondo betetakoan jarri (%82,6); jana aurrez desizoztu kanilaren azpian ez egiteko (%86,8), Eustaten datuen arabera.

Bestalde, dutxako ura berotu arte ur horixe aprobetxatzekoa familien %13,3k besterik ez du. %10,8k bakarrik ditu ura aurrezteko gailuak, esaterako emaria murriztekoak, infragorri sentsoreak edo kanilak irekita dauden denbora mugatzeko tenporizadoreak. %28,6k ditu zisterna uraren deskarga mugatzeko zerbait.

Estatuko batezbestekoaz, aldeak txikiak dira, oro har; ura aurrezten dutenen portzentajea (%96,9) antzekoa da; dutxako ura aprobetxatzen dutenak gehiago dira (%22,9) eta ura aurrezteko gailuren bat dutenen portzentajea zazpi puntuz dago gainetik.

Etxebizitza guztiek dituzte energia iturriak eta erdiak baino gehiagok gas-hodiak

Norbait bizi den etxe guztiek dute elektrizitatea. %59,9k ditu gas-hodiak; %14,9k petrolio-gas likidotuak; %12,2k erregai likidoak eta %3,4k egurra. Estatuan bere osotasunean, gas-hodiak %40,5ek ditu; petrolio-gas likidotuak dituztenak askoz gehiago (%42,1) dira. .Araban dago gas-hodiak dituzten etxeen portzentajerik handiena (%67,8), eta Gipuzkoan (%62,5); bestela gertatzen da Bizkaian (%56) eta 10.000 biztanlez azpiko udalerrietan (%49).

Ia etxebizitza guztiek dute kalefakzio sistemaren bat

Etxebizitza nagusien ia %90ek dute kalefakzio sistemaren bat: gasa (%57,2); elektrikoa (%22); gasolioa (%11,9). Kalefakzioaz ari garelarik, Araba (%96,2) eta Gipuzkoa (%94,3) ia ehuneko 10 puntuz daude Bizkaiaren (%85,5) gainetik. Estatuan familia gutxiagok (%70,3k) dute kalefakzioa; aldea gasean da: familien %32,3k dute, Euskal AEn baino hogeita bost puntu gutxiago.

Sistemen arabera, Araba gas-kalefakzioetan nabarmentzen da (%67,9) eta gasolioan (%21,8); Gipuzkoa elektrikoetan (%31,9), gehien bat erradiadore eta metatzaileak.

Kalefakzio-graduak termostato batekin ezartzen direnean, euskal familiek 20,1º aukeratzen dute gehien bat, estatuan gradu bat pasa gehiago. Euskal AEn %30ek baino gutxiagok jartzen dute 21º edo gehiago.

Eguneroko hondakinak birziklatzea oso zabalduta dago Euskal AEn

Estatuaren aldean Euskal AE nabarmendu egiten da hondakinak birziklatzen. Papera eta kartoia familien %92,3k birziklatzen ditu; beira %91,6k; hondakin organikoak bereiztea askoz gutxiago egiten da (%32,3k). Bizkaian (%43,1), udalerri ertainetan (%50,8) eta txikietan (%45,3) dago zabalduta, batez ere, hondakin organikoak bereiztea; Araba (%27,9) eta batez ere Gipuzkoa (%16,8) oso atzetik dabiltza. Estatuan papera, beira eta metalen birziklatzea %70-75 bitartean da, Euskal AEn baino dezente gutxiago; hondakin organikoak gehiago (%60) birziklatzen dira.

Etxetresna elektriko nagusiak etxe gehienetan daude

Lehenengo bizileku guztietan dago etxetresna handiren bat: bai hozkailua, bai garbigailua, bai sukalde-plakaren bat beti-beti daude. Oso zabalduta daude labea (%93,7) eta ke-kanpaia (%89,1); ia erdiak (%49) dute plater-garbigailua. Portzentaje hauek Estatukoenen gainetik daude, zertxobait; mikrouhin-labean lau puntuko aldea dago eta zazpi ke-kanpaian.

1. grafikoa. Lehenengo etxebizitzak etxetresna elektrikoen arabera. 2008. %

graf0005104_01_e.png

Iturria:EUSTAT

Plater-garbigailua nahiko modu uniformean dago zabalduta, baina batez ere familia handietan (lau kidekoetan %62,7), haur txikiak dituztenetan (%64,6, 25 baino gutxiagoko seme-alabak dituzten bikoteak), hilean 2.700€ baino gehiago irabazten dituztenen artean (%71,5) eta etxeko erreferentziako pertsonak unibertsitate-ikasketak dituenean, lizentziatura mailan gutxienez (%71,9)

Etxetresna “txikien” artean: lisaburdina (%97,5), mikrouhin-labea (%89,5), irabiagailua (%87,5), ile-lehorgailua (%87) eta xurgagailua (%84,5) ditugu erabilien.

Ikus-entzunezko oinarrizko ekipamendua oso zabalduta dago.

Telebista nonahikoa da euskal etxeetan.Harekin batera DVD (%70,8), musika-katea (%62,8) eta ordenagailua (%62,5) oso zabalduta daude. Etxebizitzen bosten batean baino gehiagotan (%22,3) bideo-kontsola dago. Ugariagoa da familia handietan (%44,3), seme-alaba txiki dituztenetan (%43,5) eta neurri txikiagoan (%34,1) errenta handia dutenetan.

Estatuko gainerakoen aldean, ikus-entzunezko ekipamenduko datuak azpitik daude, telebista eta ordenagailuarekin izan ezik. .Aldeak dira, esaterako, bi puntu musika-katean eta lau eta erdi bideo-kontsolan. Ordenagailuan, hemengo portzentajea estatukoaren gainetik dago, hiru puntuz baino gehiagoz.

Familien laurdenak zaratak jasaten ditu eta %15ek usain txarrak

Familien laurdenak (%26) zaratak jasaten ditu eta %15ek usain txarrak. Zarata-iturri nagusiak trafikoa (%11,9), kale-lanak (%10,4) eta bizilagunak (%7,6) dira. Usain txarrak hodi eta saneamendutik datoz (%6,6) eta industria jardueretatik (%2,5). Estatuan zaratetan antzeko portzentajea dago (%25,1) eta usain txarrak %20,3k jasaten ditu.

Arazook larriak izan ala ez, eragindako euskal familien %30ek baino gutxiagok egiten du zerbait horretaz, kexaren bat sortzen duenari edo, gutxiagotan, salaketa.

Familien %70ek baino gehiagok ibilgailuren bat dute

Familien %72,3k ibilgailuren bat –autoa, motoa, furgoneta- dute erabilera pertsonalerako. .Batez beste etxebizitzako 1,4 daude, eta ia %5ean 3 edo gehiago. Ibilgailu kopurua eta familiaren tamaina oso lotuta daude; bost kide edo gehiago izanez gero 2 izaten dira ibilgailuak, batez beste. Begi-bistako loturaz horretaz gain, zenbat eta errenta handiagoa, orduan eta ibilgailu gehiago: 1.Hilean 2.700€ baino gehiago irabazten dutenek 1,6 ibilgailu dituzte.

Estatuan antzeko zifrak ditugu: familien %74,7k gutxienez ibilgailu bat dute; batez beste 1,6 etxebizitzako.

Biztanleriak garraio pribatua erabiltzen du

Familiek ibilgailu ugari dituzte, eta ondorioz, garraio pribatua (%41,2) –autoa (%40,3) batez ere- dira nagusi eguneroko mugimenduetan. Gero jendea oinez eta bizikletan (%30,8) mugitzen da; gertu (%28) garraio publikoa dator, autobusa (%16,2) nagusiki.

Estatuan zifrak gainetik daude garraio pribatuaren erabilpenean (%45,3). Oinez edo bizikletan mugitzen direnen portzentajea ere gainetik dago, hiru puntuz; Euskal AEn gehiago erabiltzen da garraio publikoa (%28) Estatuan (%21,7) baino.

Gipuzkoan garraio pribatua da nagusi (%48,6); Araban garraio pribatua (%42,5) eta oinez-bizikletan (%41,2) antzera dabiltza; Bizkaian orekatuagoak dira garraio pribatua (%36,5), publikoa (%32) eta oinez-bizikletan (%31,5).

Deigarria da ikustea hiru hiriburuetan ibiltzen dela gehien (%43,9) oinez-bizikletan, eta udalerri txikiagoetan erabiltzen dela gehien (%55,1) garraio pribatua, baina badago arrazoi garbi bat: eguneroko martxan –lana, ikasketak, erosketak, aisia- azken horiek bere autoa behar dute, garraio publikoa (%24,8) ez delako aski.

Zenbait arrazoirengatik ekologikoenak jubilatuak eta etxeko lanak egiten dituztenak dira, ia mugimenduen erdia oinez egiten baitituzte; ordea, lanegun osoko jardunean ari direnen ia bi herenek (%60,6) garraio pribatua erabiltzen dute.

Orokorra da ingurumenari buruzko kezka biztanleen artean

16 urte eta gehiagoko ia pertsona guztiek adierazten dute ingurumenaren gaineko kezka (%81,2) eta ura aurrezteko eta birziklatzeko kanpainen berri dute (%70,8). Estatuan zertxobait azpitik dago ingurumen-kontzientzia (%76,9), batez ere sentsibilizatze-kanpainen ezagutzan (%59,2)

Laurden batek baino zerbait gutxiagok (%23,2k) arazo ekologikoren bat antzeman du inguruan; bosten batek baino gutxiagok (17,5ek) parte hartu du ingurumenarekin erlazionatutako jarduera batean, batez ere zerbaiten kontra, egoera kaltegarrien kontra sinatzen (%11,9).

Azkenik, biztanleriak masiboki (%94,3) dago ingurumenaren aldeko zenbait neurriren alde, esaterako trafiko-zarata gutxitzea (%86,2), ur-kontsumo gehiegizkoa gutxitzea (%71,3) eta baita ere erregai kutsagarrienen gaineko zerga berezi baten alde (%63,8). Estatuan hiru puntu handiagoa da aldezte hori, eta ur-kontsumoa gutxitzeaz hamar puntu gehiago, familien %81,3.

Ohar metodologikoa:

Eustatek INGURUMEN-INKESTA-FAMILIAK INE (Instituto Nacional de Estadística), IEA (Andaluziakoa), IDESCAT (Kataluniakoa) eta IGE (Galiziakoa) institutuekin batera burutu du, Etxebizitzak eta Ingurumena Inkesta-2008 esparruaren barruan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.:eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona:Enrique Morán Aláez Tlf:+34-945-01 75 35 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten:www.eustat.es Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal familia-etxeek ekipamendu-maila eta ingurumen kontzientzia handia dituzte

Eragiketa : 
Ingurumenaren inkesta - Familiak
Eragiketa kodea : 
090001
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE MEDIO AMBIENTE-FAMILIAS-EMAF 2008
Eguneratze data : 
2009/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005104_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali