HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2008ko laugarren hiruhilekoan...

2009-06-12ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2008ko 4. hiruhilekoa

2008ko laugarren hiruhilekoan ezkontza zibilen ehunekoa igo egin zen, guztien % 65,6 izatera iritsiz

Alabaina, aurreko urteko aldi beraren aldean ezkontza guztien kopurua % 4,3 gutxitu zen

EUSTATen datuen arabera, 2008ko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ezkontza zibil gehiago egin zen; hain zuzen ere, 2007. urtean ezkontza zibilak % 61,5 izan ziren eta 2008. urtean % 65,6. Bestalde, ohikoa den bezala, urteko azken hilabeteetan udakoetan baino ezkontza zibil gehiago egin da (% 45,8).

Urrian, azaroan eta abenduan guztira 1.753 ezkontza egin ziren Euskal AEn, 2007ko hiruhileko beraren aldean % 4,3 gutxiago. Lurralde historikoen arabera, bizkaitarrek 887 ezkontza ospatu zituzten, gipuzkoarrek 579 eta arabarrek 236. Ezkondu ondoren gure erkidegotik kanpo bizitzera joan zirenak 51 izan ziren.

Euskal AEn bizi ziren 1.685 gizonezko eta 1.706 emakumezko ezkondu ziren. 1.487 senar (% 88,2) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 11 gizonezko alargun eta 187 gizonezko dibortziatu berriz ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutakoak aintzat hartuta, emakumeen kopurua gizonena baino pixka bat handiagoa izan zen, ezkontzea erabaki zuten emakumezko ezkongabeak 1.527 izan ziren (% 89,5), alargunak 10 eta dibortziatuak 169.

Senar-emazteen adina kontuan hartuta, 2008ko laugarren hiruhilekoan senarren % 81,7ak eta emazteen % 71k 30 urte baino gehiago zituen. Kopuru horiek aurreko urteko aldi berean izan zirenak baino handiagoak dira; hain zuzen, aurreko urtean % 79,6 eta % 66,2 izan zirelako, hurrenez hurren, aipatutako kopuruak.

2008. urtea osorik hartuta, ezkontzeko adina atzeratzeko joerak bere horretan jarraitzen du: ezkondu ziren gizonen % 76,5 eta emakumeen % 63,7 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren. Ehuneko horiek 2007. urtekoak (% 75,4 eta % 59,9, hurrenez hurren) baino handiagoak dira.

2008ko behin-behineko datuen arabera, aurreko urtearekin alderatuta % 1,2 jaitsi zen Euskal AEko egoiliarren ezkontza kopurua. Ezkontza zibilen proportzioak, aldiz, ehuneko 4 puntutan gainditu zuen 2007koa; 2008an ezkontza guztien % 56,3 izan ziren zibilak.

graf0005269_01_e.png

1.grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua

graf0005269_02_e.png

Oinarria 100 = b.b.

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko laugarren hiruhilekoan ezkontza zibilen ehunekoa igo egin zen, guztien % 65,6 izatera iritsiz

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2009/06/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005269_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali