2009-06-15eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI), 2009KO 1. HIRUHILEKOA

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak % 9,1 egin du behera 2009ko lehenengo hiruhilekoan

Eraikuntzak % 14,8 egin du behera baina obra zibilak % 3,1 egin du gora

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak % 9,1eko beherapen nominala izan du 2009ko lehenengo hiruhilekoan eta aurreko urtearen aldean.

Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2009ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntzaren sektoreak % 4,5 egin du behera (2008ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta).

1. grafikoa: Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka. Guztira, eraikuntza eta obra zibila. (%)

graf0005270_01_e.png

Iturria: Eustat

Eraikuntza sektoreak 2009ko lehenengo hiruhilekoan behera egin du, baina beherapen hori nolabait moteldu egin da obra zibilaren azpisektoreak portaera positiboa izan duelako. Hain zuzen, obra zibila urte batetik bestera % 3,1 gehitu da baina eraikuntza % 14,8 murriztu da.

Hiruhileko batetik bestera, sektoreak 2009ko lehenengo hiruhilekoan eta aurreko hiruhilekoaren aldean izan duen portaera aztertuz gero, eraikuntzaren eta obra zibilaren azpisektoreek bilakaera negatiboak izan dituztela ikusten da: obra zibilak % 1,4koa eta eraikuntzaren azpisektoreak % 6,2koa.

Eraikuntza sektoreko enpleguak % 3,6 egin du behera, 2008ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

1. taula: Eraikuntzaren koiunturazko indizea. Euskal AE. 2009ko 1go hiruhilekoa. Aldakuntza tasak (%).

graf0005270_02_e.png

(1) t urteko lehen hiruhilekotik azken hiruhilekora arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberarekin erkatuta.

Iturria: Eustat

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak % 9,1 egin du behera 2009ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2009
Eguneratze data : 
2009/06/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005270_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali