2009/06/04ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO APIRILA
Euskal AEko industri jarduera %-25,0 murriztu zen 2009ko apirilean
Aurreko hilaren aldean, 2009ko martxoaren aldean, %0,8 hazi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko apirilean %-25,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,8 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko martxoarekin alderatuta.
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka
II (*) 2009ko apirileko urte arteko hazkunde zuzendua
Iturria: Eustat
Sektoreen araberako bilakaera
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko apirileko indizearen bilakaera jaitsi egin da denetan, Energian (%0,0) izan ezik, 2008ko apirilaren aldean. Bitarteko ondasunek %-32,1eko jaitsiera izan dute; Ekipoko ondasunek %-27,5ekoa; eta Kontsumoko ondasunek %-18,3koa, Kontsumo ez-iraunkorreko (%-12,8) eta batez ere iraunkorreko (%-31,0) ondasunen jaitsieragatik.
2009ko apirileko hil arteko aldakuntzak positiboak izan dira 2009ko martxoaren aldean industri sektore handi guztientzat, Bitarteko ondasunentzat izan ezik, zeinak %-1,0 jaitsi baitira. Energia %2,7 igo da, Ekipoko ondasunak %1,4 eta Kontsumoko ondasunak %1,1. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrek %2,5eko hil arteko igoera izan dute eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %0,6koa.
Lurralde Historikoen araberako bilakaera
Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %-34,4, Bizkaian %-19,4 eta Gipuzkoan %-25,8.
Hil arteko hazkunde-tasa, 2009ko apirila martxoaren gainean, %-2,1 jaitsi da Araban; Bizkaian igo egin da, %+2,1, eta Gipuzkoan %+0,8.
Taula: 2009ko APIRILA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).
(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx