2009-06-23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2009ko MAIATZA

Industri prezioak %0,2 igo ziren 2009ko maiatzean

Industria-prezioen urte arteko jaitsiera (2009ko maiatza 2008koaren aldean) %-7,5ekoa izan zen.

Euskal AEko industri prezioak %0,2 igo ziren 2009ko maiatzean, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasan (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %-7,5eko jaitsiera dago.

Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekoetan

graf0005299_01_e.png

(*) 2009ko maiatzeko urte arteko hazkundea.

Iturria: Eustat

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2009eko maiatzean, “Petrolioa fintzea” (%3,3), “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%2,2) eta “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%1,0) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,8), Elikaduraren industria (%-0,7) eta “Metalurgia eta metalezko gaiak “ (%-0,6) .

Urte arteko aldian (2009ko maiatza, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%6,0), “Ehungintza eta jantzigintza” (%3,2) eta “Garraio materiala” (%2,7). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Petrolioa fintzea” (%-37,9), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-11,6), “Beste manufakturak (%-3,6) eta “Zurgintza” (%-3,5) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, maiatzean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren. Energiaren prezioak %2,7 igo dira, Ekipo-ondasunenak %0,2; Kontsumo-ondasunenak %-0,6,jaitsi dira, berdin Kontsumo-ondasun iraunkorrenak D %-0,6) nola Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak (%-0,6). Bitarteko ondasunen prezioak %-0,5 jaitsi dira.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %-21,6 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %-8,2; Ekipo-Ondasunenak %+1,9 igo eta Kontsumo-Ondasunenak %+0,2. Azken hauen artean, %0,3 igo dira Kontsumo-ondasun ez Iraunkorren prezioak eta %0,2 Kontsumo-ondasun Iraunkorren prezioak.

graf0005299_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,2 igo ziren 2009ko maiatzean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005299_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali