HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2009ko maiatzean bidaiari-sarrerak...

2009/06/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO MAIATZA

2009ko maiatzean bidaiari-sarrerak 2008an bezalaxe izan ziren

Maiatzeko gaualdietan %1eko jaitsiera izan da

2009ko maiatzean, 182.763 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean bezalaxe, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak handitu egin ziren Araban (%2) eta Gipuzkoan (%6); Bizkaian %-6ko jaitsiera izan da, aurreko urteko hilabete beraren aldean.

Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %2ko hazkundea dago 2008ko maiatzaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %-6ko jaitsiera izan da. Estatutik etorritakoek bilakaera positiboa izan dute Araban (%6) eta Gipuzkoan (%8) eta negatiboa Bizkaian (%-3). Atzerriko bidaiariak %3 igo ziren Gipuzkoan baina %-11 jaitsi ziren Bizkaian eta %-10 Araban.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Andaluziatik, Galiziatik, Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, batez ere, Asturiastik eta Kantabriatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Herbehereetatik, Iberoamerikatik eta Japoniatik etorritakoak; urritu egin ziren, Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Italiatik etorritakoak.

2009ko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 333.836 dira, hau da, iazko maiatzaren aldean %-1eko jaitsiera, ia 4.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%18) eta Gipuzkoan (%3); Bizkaian %-9 gutxitu ziren.

Batez besteko egonaldiaren iraupenean ehuneko bateko jaitsiera izan da: aurreko urteko maiatzean batez besteko hori 1,84 egunekoa izan zen eta aurtengoan 1,83, Euskal AErako bere osotasunean. Araban %+16; %-4 Bizkaian eta %-4 Gipuzkoan.

Plazakako betetze-maila %-8 jaitsi eta iazko maiatzeko %47tik aurtengo maiatzeko %43,38ra pasa da. Gelakako betetze-maila ere %-7 jaitsi da; bi betetze-mailek positiboki eragin diote Arabari, eta negatiboki Gipuzkoari, eta batez ere, Bizkaiari

Nekazalturismoa: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%8) eta gaualdiak jaitsi (%-10)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.084 bidaiari-sarrera zenbatu ziren maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %8 gehiago: %13 ugaritu ziren Araban, %8 Bizkaian eta %5 Gipuzkoan. Estatutik Euskal AEra etorritako bidaiarien kopurua guztira %5 gehitu da: Araban %18, Gipuzkoan %3 eta Bizkaian aldaketarik ez, %0. Euskal AEn %30 atzerritar gehiago izan da: jaitsi egin da Araban (%-32), baina nabarmen igo Bizkaian (%77) eta Gipuzkoan (%28).

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 23.261 izan dira maiatzean, lehengo urteko hil berean baino %-10 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira Bizkaian (%+3), baina Araban (%-14) eta Gipuzkoan (%-14) jaitsi egin dira.

Bidaiariko batez besteko egonaldia urritu egin zen Euskal AE osoan, 2008ko maiatzaren aldean: duela urtebete 3,05 egun; eta azken maiatz honetan 2,56.

Plazakako betetze-maila %-18 jaitsi da Euskal AE osoan, hiru herrialdeen eraginez. Gelakako betetze-maila %-13 jaitsi da, hiru herrialdeetan izandako jaitsieragatik, batez ere Gipuzkoan eta Araban.

 

1. taula: Hileko emaitzak

graf0005298_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko maiatzean bidaiari-sarrerak 2008an bezalaxe izan ziren

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2009
Eguneratze data : 
2009/06/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005298_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali