HomeGaiakGizarte ZerbitzuakPrentsa Oharrak 2007. urtean % 11 gehitu...

2009-07-30eko prentsa-oharra

GIZARTE ZERBITZUEN ESTATISTIKA: ERAKUNDEAK ETA ZENTROAK, 2007. urtea

2007. urtean % 11 gehitu zen gizarte zerbitzuetarako gastua

65 urteko eta gehiagoko biztanleen % 10ak gizarte zerbitzu espezializatuen arreta jaso zuen

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko gizarte zerbitzuen gastua 1.616 milioi eurokoa izan zen 2007. urtean, aurreko urtean baino % 11 gehiago eta urte horretan ekonomiak izan zuen hazkundetik (% 6,7) lau puntu baino gehiagorekin. EAEko BPGaren % 2,45 izan zen gastua. Biztanle bakoitzeko 753 euroko gastua egin zen, eta horietatik 530 euro funts publikoetakoak izan ziren.

Lurraldeka, gastuak antzeko igoera izan zuen: Araban % 10 gehitu zen eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 11. Biztanleko, Araban eman zen gasturik handiena: biztanle bakoitzeko 840 euro. Bizkaian, aldiz, gastua 741 eurokoa izan zen eta Gipuzkoan 733 eurokoa.

Grafikoa: gizarte zerbitzuetan egindako gastuaren bilakaera biztanle bakoitzeko

graf0005375_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Herri administrazioek 1.139 milioi euroko ekarpena egin zuten (gastuaren % 70), eta sektore pribatuak gainerako % 30 eman zuen. Gastatu ziren lau eurotatik bat (409 milioi euro) erabiltzaileen kuoten eta bestelako salmenten bidez finantzatu zen. Guztirako horretatik, egoitzetan dauden adinekoek 177 milioi euroko ekarpena egin zuten; hau da, zentro horietako gastu arruntaren % 45 horiena izan zen.

Sektore honetan % 4,1 emakume landuneri eman zitzaien zuzenean lana

Gizarte zerbitzuetan, oro har, 24.203 pertsonari eman zitzaion zuzenean lana (landun guztien % 2,5ari, alegia). Lana lortu zutenen % 69 emakumezkoak izan ziren, emakume landunen % 4,1. Baina kopuru hori handiagoa da zuzeneko arreta emateko eta etxez etxeko laguntzarako azpikontratatzen diren langileak kontuan hartuz gero; lanaldi osoan 5.800 pertsona azpikontratatu ziren. 2007. urtean 18.762 pertsonak lan egin zuten gizarte zerbitzuetan, eskuzabaltasunez; guztira lanaldi osoan 1.682 pertsona gehiago izan zen.

taula: Magnitude nagusienen bilakaera

graf0005375_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Gizarte zerbitzu mota ezberdinen artean, oro har biztanle guztiei eta adinekoei emandako zerbitzuetara bideratu zen baliabide gehien; gastuaren % 66 hartu zuten bi esparru horiek.

Biztanle guztientzako baliabideen artean, kopuru eta bilakaera aldetik, familiei egindako transferentziak nabarmendu behar dira eta, horien artean, hauek: Oinarrizko Errentako (OE) programak, 174 milioi eurorekin (+% 10) eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), 41 milioi eurorekin (+% 7). Bi programa horiek, hain zuzen, Euskal AEn biztanle bakoitzeko 100 euroko batez besteko gastua izan zuten. Gainera, Oinarrizko Errentak Bizkaian indar handia izan zuen, biztanle bakoitzeko 116 euroraino heldu baitzen.

Gizarte zerbitzu espezializatuek 65 urteko eta gehiagoko biztanleen % 10ari eman zioten arreta

Adinekoentzako gizarte zerbitzuetan egoitza zerbitzuei, eguneko asistentzia-zentroei eta etxez etxeko laguntza zerbitzuei ematen zaie arreta gehien.

2007. urtean, egoitzetan 18.051 plaza izan ziren; beraz, 65 urteko eta hortik gorako adineko 100 pertsonatatik 4,5ek plaza izan zuten. Azken urteetako joerari eutsiz, egoitzetako plaza kopurua gehitu egin zen: 1.200 gehiago izan zen (+% 7). Administrazioak plaza horien % 30 eskaini zuen zentro publikoetan eta antzeko ehunekoa (% 31) itundu zuen erakunde pribatuekin.

Eguneko asistentzia-zentroetan 3.475 plaza egon ziren (+% 8). Herri administrazioak plaza horien % 46 zentro publikoetatik eskaini zuen eta % 41 zentro pribatuekin itunak eginez.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuak (ELZ) 21.528 adinekori eman zion arreta hauen etxeetan (65 urteko eta gehiagoko biztanleen % 5,4ari).

2006. urtearen aldean, ELZk % 14 erabiltzaile gehiago izan zuen baina arreta emateko ordu kopurua motelago gehitu zen (+% 8). Zerbitzu honek 77,2 milioi euroko gastua izan zuen (aurreko urtean baino % 12 gehiago); beraz, urtean, batez beste, erabiltzaile bakoitzeko 3.231 euroko gastua egin zen eta gastu gehiena (% 90) sektore publikoak finantzatu zuen.

2. taula: gastuaren bilakaera eta banaketa, biztanleen arabera

graf0005375_03_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Tel.:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007. urtean % 11 gehitu zen gizarte zerbitzuetarako gastua

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES: ENTIDADES Y CENTROS Año 2007
Eguneratze data : 
2009/07/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005375_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali