HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak 2009. urtean euskal...

2009/07/07ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA –IGI- Enpresak 2009.urtea

2009. urtean euskal enpresek informazioaren teknologietako ekipamenduak hobetzen jarraitzen dute

Enpresen %69,6k Interneteko konexioa dute, eta horien ia erdiek web orria daukate.

Euskal enpresetako IKTak –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak– haziz doaz 2009ko hasieran, Eustaten datuen arabera. Nolanahi ere, gaur egun ehunekoei erreparatuta enpresa txikiak dira gehien hazten ari direnak; enpresa handi ia guztiek badauzkate jadanik mota horretako ekipamenduak.

Aurten hazkundea zerbait moteldu bada ere, IKT ekipamenduen erabilera geroz handiagoa da eta gaur egun establezimenduen %76,0k ordenagailua dute (azken urtean ehunekoa 1,2 puntu igo da), %69,6k Interneteko konexioa dute (2,2 puntuko gorakada) eta %66,9k helbide elektronikoa dute (3,4 puntu gehiago). Beste alde batetik, nahiz eta gorakada txikian izan (0,6 puntu bakarrik), Erkidegoan zabalduen dagoen IKT ekipamendua sakelako telefonoa da: establezimenduen %79,8k daukate.

1. grafikoa: EAEko enpresetan IKT ekipamenduek izan duten bilakaera (%)

graf0005332_01_e.png

Iturria: Eustat

Beste alde batetik, enpresen %32,4k web orria daukate (azken urtean 2,1 puntuko igoera gertatu da). Interneteko konexioa daukaten enpresak bakarrik hartzen baditugu kontuan, ehunekoa handiagoa da: %46,6.

Lurralde historikoak kontuan hartuz gero, ez dago diferentzia handirik. Nolanahi ere, Gipuzkoa da nagusi ordenagailuaren, posta elektronikoaren eta Interneten ezarpenean eta Araba sakelako telefonoaren eta web orrialdearen ezarpenean. Bizkaian zerbait baxuagoak dira teknologia hauen ezarpenaren ehunekoak.

10 enplegatu edo gehiago dauzkaten enpresetan ere gehitu dira IKT ekipamenduak: web orrietan izan ezik, erabilgarritasun-atalasera heldu dira.

Ehunekoak askoz altuagoak dira 10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduetan: %71,8k web orria daukate, %98,2k ordenagailua, %92,1ek sakelako telefonoa, %95,9k Interneteko konexioa eta %96k posta elektronikoa.

1. taula: IKT ekipamenduak dauzkaten establezimenduak, lurraldearen eta establezimenduaren tamainaren arabera. 2009. urtea.

graf0005332_02_e.png

* Aurreko urtearekiko aldea, ehuneko-puntuetan.

Iturria: Eustat

Teknologia hauek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoak bere horretan jarraitzen du, zertxobait haziz doan arren. Horrela, enplegatuen %62,5ek ordenagailua darabil, %52,8k helbide elektronikoa daukate eta %52,7k Interneteko konexioa daukate.

Nabarmendu behar da teknologia hauek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoak, bai enpresa txikietan, bai handietan oso antzekoak direla. Izan ere, enpresa txikiek gehiago aurreratu dute, eta handietan enplegatuen zati batek baino ez du enpresako ekipamenduak erabiltzeko aukera. Bizkaiak dauka teknologia hauek erabiltzen dituzten enplegatuen ehuneko handiena, ondoren Gipuzkoa eta Araba doaz, hurrenez hurren.

2. taula: IKT ekipamenduak erabiltzen dituzten langileak, lurraldearen eta establezimenduaren tamainaren arabera. 2009. urtea.

graf0005332_03_e.png

Iturria: Eustat

Euskal enpresen Interneteko konexioa ADSL bidez egiten da nagusiki.

Urtean baino urtean Interneteko konexioa duten euskal enpresen kopurua geroz handiagoa da, eta gaur egun %69,6k dute (iazkoarekin alderatuta, 3,2 puntuko igoera). Halaber, Interneteko konexioetan ADSL da nagusi, eta ehunekoa goraka ari da: egun konexioa duten enpresen %86,7 ADSL linea daukate.

Bestelako bideen ehunekoak askoz txikiagoak dira. Hona datuak: kablea %16,4k darabilte, konexio mugikorra (sakelako telefonoa, PDA, USB modema, GSM, GPRS, etab.) %16,3k, modema %9k, RDSI linea %7,3k eta bestelako konexio finkoren bat %1,9k.

3. taula: Interneteko konexioa daukaten establezimenduak eta konexio motak (%).

graf0005332_04_e.png

(*) 2008az geroz kablea besteetatik bereizten da.

Iturria: Eustat

10 enplegatu edo gehiagoko enpresetatik %95,9,4k dute Interneteko konexioa, eta ADSL linea da konexio mota nagusia: %90,6k darabilte. Horren atzetik, eta distantzia handira, konexio mugikorrak (%26,3), kablea (%19,9), RDSI lineak (%10,7), modema (%7,3) eta bestelako konexio finkoak (%5,5) ditugu.

Enpresek informazioa aurkitzeko, banku-zerbitzuak edo finantzakoak lortzeko eta administrazioko izapideak egiteko erabiltzen dute Internet batez ere.

10 enplegatu edo gehiagoko euskal enpresen %71,8k web orria dute Interneten

Gero eta enpresa gehiago dira web orri baten bidez Interneten agertzeak duen garrantziaz ohartzen direnak. Horrela, enpresa guztiak kontuan hartuta, azken urte honetan enpresen %32,4 sarean daude (2,1 puntuko igoera gertatu da). 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, berriz, ehunekoa %71,8 da, 3,3 puntuko igoera gertatu baita. Interneteko konexioa daukaten enpresak soilik hartzen baditugu kontuan, ehunekoak handiagoak diora: enpresa guztien %46,6 eta 10 enplegatu edo gehiagoko enpresen %74,8.

Web orri horietan enpresari buruzko informazio orokorra lor daiteke; eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen artean dagoen harremana, informazio pribatutasunaren deklarazioa, saldu osteko zerbitzuak eta lan eskaintzak.

Orriotako hizkuntzetan gaztelania da nagusi (%98,1), ondoren euskara dator (%35,7), gero ingelesa (%31,4) eta azkenik beste hizkuntzak (%14,6).

10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, Interneteko konexioa daukatenen ehunekoa EU27 taldekoen batez bestekoa baino altuagoa da EAEn

Nazioarteko egoera kontuan hartuta, eta jardueraren eta enpleguaren datu homogeneoak alderatuta, Interneteko konexioa daukaten euskal enpresen ehunekoa (%97) Europar Batasunekoa baino altuagoa da (%93). Gainera, euskal enpresetan zabalduago dago banda zabala (%95; EBean %81).

2. grafikoa: 10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduak: Interneteko konexioa eta banda zabalaren erabilera, herrialdeka (%).

graf0005332_05_e.png

Iturria: Eustat eta Eurostat

10 enplegatu edo gehiagoko euskal enpresen %22,2k merkataritza elektronikoa egin zuen 2008an

Azken urtean beherakadatxoa gertatu da Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza elektronikoa erabiltzen duten enpresen kopuruan. 2008an euskal establezimenduen %15ek merkataritza elektronikoa erabili zuen; beraz, 0,3 puntuko jaitsiera gertatu da aurreko urtearen aldean. Zifra honetara heltzen da, nagusiki, %13,9k bide elektronikoetatik erosketak egiten dituztelako (0,2 puntuko jaitsiera). Neurri txikiagoan bada ere, erosketak egiteko bide hori erabiltzea erabaki dutenek ere eragina izan dute zifretan: %3,4k erabili du (0,2 puntuko jaitsiera).

Kopuruak altuagoak dira 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan; izan ere, %22,2k sarearen bitartez edo beste sistema elektroniko batzuen bidez (EDI, datu elektronikoen trukaketa) erosketak edo salmentak egin dituzte (1,8 puntuko jaitsiera). Segmentu honetan ere kopuru guztiaren zatirik handiena erosketa elektronikoak egin dituztenen eskutik etorri da: %19,1 (2,3 puntuko jaitsiera aurreko urtearen aldean). Gainera, neurri txikiagoan bada ere, salmenta elektronikoak egin dituztenek ere izan dute eragina: %8 (0,2 puntuko igoera).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada Tel.:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009. urtean euskal enpresek informazioaren teknologietako ekipamenduak hobetzen jarraitzen dute

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2009
Eguneratze data : 
2009/07/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005332_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali