2009-07-17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2009ko 2. HIRUHILEKOA

2009. urteko bigarren hiruhilekoan 7.100 landun gutxiago egon da eta langabezia tasa % 7,8 izan da Euskal AEn

Azken urtean 40.000 enplegu garbi galdu dira eta langabezia tasa ehuneko 4,3 puntu gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2009ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 949.800 landun izan da; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 7.100 landun gutxiago izan da (-% 4). Bestalde, langabezia-tasa % 7,8koa izan da, 2009ko lehenengo hiruhilekoaren aldean puntu hamarren bat altuagoa.

Landunen eta langabeen bilakaerak izan duen emaitzaren ondorioz, 2009ko bigarren hiruhilekoan jarduera tasa % 55,3koa izan da.

Generoa kontuan hartuta, okupazioak batez ere gizonezkoen kopuruan izan du beherakada handiena: aurreko hiruhilekoan baino gizonezko 5.300 eta emakumezko 1.800 landun gutxiago egon da lanean. Lurralde historikoka, Bizkaian eta Gipuzkoan landunen kopurua gutxitu egin da, 6.500 eta 1.000 enplegu garbi gutxiago izan baitute hurrenez hurren. Araban, aldiz, 500 lanpostu berreskuratu dira.

Industrian eta zerbitzuen sektorean lanpostuak galdu dira, baina erakunde eta nekazaritza sektoreetan lanpostuak sortu dira

Industrian 9.800 enplegu garbi galdu dira eta zerbitzuen sektorean 5.000; bestalde, eraikuntzan 6.300 enplegu garbi gehiago izan dira eta nekazaritzan 1.400 gehiago.

Okupazio tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen ehunekoa) % 65 izan da, duela hiru hilabete baino bederatzi puntu hamarren gutxiago. Gizonezkoen kasuan tasa hori % 71,8 izan da eta emakumezkoen kasuan % 58.

Lurralde historikoka, Gipuzkoak izan du okupazio tasarik altuena (% 67,2), aurreko hiruhilekoaren aldean ez da aldatu; gero Arabak izan du altuena (% 66,2), ehuneko 0,1 puntu gutxiagorekin. Baina Bizkaiak izan du tasarik txikiena (% 63,2), aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat eginez behera.

Lan-kontratu mugagabeko 8.700 soldatapeko gehiago izan da, horrela guztira 627.600 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 11.000 gutxiago izan dira, beraz, guztira 162.600 izan dira.

Zenbatespenen arabera, gutxi gorabehera Euskal AEko 834.200 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak. Hamar familiatik seitan etxeko pertsona aktibo denek dute lana, datu horren arabera aurreko hiruhilekoan baino 3.800 familia gutxiagotan gertatzen da hori; gainera, pertsona aktibo denak langabezian dituzten 24.200 familia izan dira (guztirakoaren % 2,9), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 2.400 gehiago.

Biztanleria okupatuaren joera 1985etik. Euskal Autonomia Erkidegoa. (Milakotan)

graf0005365_01_e.png

Langabezia tasa ia ez da aldatu: % 7,7tik % 7,8ra igaro da.

Urteko bigarren hiruhileko honetan, langabetu kopurua 80.700 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 700 gehiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Bigarren hiruhilekoan, gizonezkoen artean 46.200 langabetu egon dira, hau da, 2.200 gehiago; emakumezkoen artean, aldiz, 1.500 langabetu gehiago egon da bigarren hiruhileko horretan (guztira 34.500).

2009ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera aldi horretako langabezia tasa % 7,8 izan da, aurreko hiruhilekoan baino puntu hamarren bat altuagoa. Gizonezkoen langabezia tasa % 8ra igo da (ehuneko 0,4 puntu gehiago) eta emakumezkoena 0,3 puntu igo da (% 7,6an geratuz). Gazteen langabezia tasa da oraindik altuena (% 20,5); aldi honetan, 16-24 urte bitarteko 11.500 gazte aktibo langabezian geratu dira.

Lurralde historikoka, Bizkaian gehitu da gehien langabetu kopurua: 3.100 langabetu gehiago eta % 8,5eko langabezia tasa. Dena den, Gipuzkoan 19.200 langabetu izan dira; horrela, 2.600 langabetu gutxiago egon da eta langabezia tasa % 5,8 izan da. Arabako langabezia tasa % 9,6koa izan da; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean ez da aldaketa handirik gertatu.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2009ko maiatzean 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa % 8,9 izan da eta Espainian % 18,7.

Azken urtean 44.500 pertsona gehiago egon da langabezian Euskal AEn

Azken hamabi hileetan (2008ko bigarren hiruhilekotik 2009ko bigarren hiruhilekora) 40.000 landun gutxiago dago: -% 4. Beherapen hori gizonezkoen artean izan da nagusi, 32.800 enplegu gutxiago, emakumezkoen artean 7.200 gutxiago izan direlako.

Langabezia tasa ehuneko 4,3 puntu gehitu da azken urtean (% 3,5etik % 7,8ra); beraz, 44.500 langabetu gehiago dago Euskal AEn urtean zehar. Lurraldeka, honakoak dira azken hamabi hilabeteetako datuak: Araban ehuneko 7,6 puntu gehitu da langabezia tasa, Bizkaian ehuneko 4,2 puntu eta Gipuzkoan ehuneko 2,9 puntu.

Ohar metodologikoa: 2001az geroko serieak berriz zenbatetsi dira, 2020ko Biztanleria Proiekzioen ondorioz biztanleen gainean zenbatespen berriak egin direlako.

Bestalde, 2009ko lehenengo hiruhilekotik aurrera, BJAk EJSN-2009ko Jardueren Sailkapen berriaren arabera kodetu du jarduera ekonomikoa.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

graf0005365_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo Tel.:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009. urteko bigarren hiruhilekoan 7.100 landun gutxiago egon da eta langabezia tasa % 7,8 izan da Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2009
Eguneratze data : 
2009/07/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005365_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali