2009-07-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO EKAINA

2009ko ekainean bidaiarien sarrerak % 4 gutxitu dira

Ekainean igarotako gau kopurua % 2 jaitsi da

EUSTATen datuen arabera, 2009ko ekainean 173.675 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 8.000 gutxiagok eta, horrenbestez, % 4 gutxiagok. Aurreko urteko hilabete beraren aldean, Arabara heldutako bidaiarien kopurua % 13 gutxitu da eta Bizkaira heldutakoen kopurua % 5; Gipuzkoan, aldiz, aurreko urteko ekaineko datuen antzekoak eman dira.

Etorritako Estatuko bidaiarien kopuruak % 1eko aldaketa negatiboa izan du eta atzerritik etorritakoenak % 11 egin du atzera, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Araban (-% 9) eta Gipuzkoan (-% 2) gutxitu egin da Estatutik etorritako bidaiari kopurua, baina Bizkaian kopuru hori hobetu egin da (% 2). Atzerritik etorritako bidaiarien kopurua % 4 gehitu da Gipuzkoan, baina gutxitu egin da Araban (% 24) eta Bizkaian (% 19).

Estatuko bidaiarien artean gehitu egin da Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Nafarroa eta Galiziatik etorritakoen kopurua, batez ere; eta murriztu egin da Katalunia, Madril eta Kantabriatik etorritakoena. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Iberoamerikatik, Holandatik, Belgikatik eta Erresuma Batutik batez ere; Alemania, Frantzia eta Portugaldik, aldiz, bidaiari gutxiago etorri da.

2009ko ekainean 322.983 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko ekainaren aldean gaua igaro dutenen kopurua % 2 gutxitu da, guztira 5.600 gau gutxiago igaro baitituzte. Urte batetik bestera, igarotako gau kopuruaren bilakaera negatiboa izan da Araban (% 7) eta Bizkaian (% 3); alabaina, Gipuzkoan bilakaera gehitu egin da (% 2).

Batez besteko egonaldia hiru lurraldeetan gehitu da: aurreko urteko ekainean batezbesteko hori 1,81 egunekoa izan zen eta aurtengo ekainean 1,86 egunekoa, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Araban eta Bizkaian % 7 eta % 3 gehitu dira, hurrenez hurren: batez besteko egonaldia 1,78 egunekoa izan da. Gipuzkoan, aldiz, % 1eko gehikuntza eman da; guztira 1,97 eguneko egonaldia.

Plazen okupazio mailak % 9ko beherapena izan du; aurreko urteko ekainean % 47,06koa izan zen eta aurtengo ekainean % 43,05ekoa. Gelen okupazio maila % 7 jaitsi da. Okupazio maila biek Euskal AEko hiru lurraldeetan izan dute eragin negatiboa, nahiz eta modu ezberdinean eman eragin hori lurralde bakoitzean.

Nekazaritza-turismoko establezimenduak: gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (-% 1) eta gaualdiak (-% 6)

Ekainean 9.761 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino % 1 gutxiago; bidaiari kopurua % 7 gehitu da Araban, baina % 4 gutxitu da Bizkaian eta % 2 Gipuzkoan. Estatuko bisitarien kopurua % 3 gutxitu da Euskal AEn: % 5 igo da Araban, baina Bizkaian % 1 eta Gipuzkoan % 8 murriztu. Euskal AE osoan egon den atzerritar kopurua % 23 gehitu da.

Ekainean 22.989 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoetan; % 6 gutxiago aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urtetik urterako hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (% 4) eta Bizkaian (% 1); Gipuzkoan, ordea, % 13 murriztu da tasa hori.

Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2008ko ekaineko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,48 egun ziren eta aurtengo ekainean 2,36 izan dira.

Plazen eta gelen okupazio tasak biak murriztu dira Euskal AEn (% 14), hiru lurraldeetan eragin negatiboa izan delako; baina beherapen handienak Gipuzkoan eman dira.

1. taula: Hileko emaitzak

graf0005368_01_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Fax +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko ekainean bidaiarien sarrerak % 4 gutxitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2009
Eguneratze data : 
2009/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005368_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali