2009-07-23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO EKAINA

2009ko ekainean industriako prezioek % 0,2 egin dute gora

Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko ekaina eta 2009ko ekaina alderatuta) % 8,4koa izan da

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 0,2 egin dute gora 2009ko ekainean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen ekaineko urte arteko tasak % 8,4 egin du behera.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

graf0005369_01_e.png

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (% 10,2), “larruaren eta oinetakoen industria” (% 1,1), "manufakturatako beste industria batzuk" (% 0,6) eta “garraio-materiala” (% 0,3). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-% 2,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-% 1,4), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 1,4) eta “industria kimikoa” (-% 1,1).

2008ko ekainetik 2009ko ekainera arteko aldian, prezioen igoerarik handienak ondoko adarretan eman dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 3,8), “ehungintza eta jantzigintza” (% 3,0) eta “garraio-materiala” (% 2,6). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 34,5), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 14,2), “zuraren industria” (-% 4,5) eta “manufakturatako beste industria batzuk” (-% 3,7).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek ekainean izan duten bilakaerak joera ezberdina izan zuen guztietan: energiako prezioak % 4,1 igo dira; ekipamenduko ondasunen prezioak ez dira aldatu (% 0,0); kontsumo-ondasunen prezioek oro har aldaketa negatiboa izan dute (-% 0,2), kontsumo-ondasun ez iraunkorrek behera egin dutelako (-% 0,3) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek aldaketarik izan ez dutelako (% 0,0); azkenik, tarteko ondasunek % 1,0 egin dute behera.

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 20,6 egin dute behera eta tarteko ondasunenek % 10,1; ekipamenduko ondasunen prezioak % 1,5 igo dira eta kontsumo-ondasunen prezioek % 0,4 egin dute behera. Azken hauen artean, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak berdin mantendu dira eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioek % 0,6 egin dute behera.

graf0005369_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko ekainean industriako prezioek % 0,2 egin dute gora

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005369_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali