HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2009ko uztailean bidaiarien...

2009-08-21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO UZTAILA

2009ko uztailean bidaiarien sarrerak % 1 gehitu dira

Uztailean igarotako gau kopurua % 3 gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2009ko uztailean 216.140 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 3.000 gehiagok; horrenbestez, % 1eko gehikuntza izan da. Aurreko urteko uztailarekin alderatuta, Bizkaira eta Arabara heldutako bidaiarien kopurua % 4 gehitu da, baina Gipuzkoara heldutakoena % 2 jaitsi da.

Etorritako Estatuko bidaiarien kopuruak aldaketa positiboa izan du, % 1ekoa, eta atzerritik etorritakoenak % 2 gehitu da, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Araban (% 5) eta Bizkaian (% 6) gehitu egin da Estatutik etorritako bidaiari kopurua, baina Gipuzkoan kopuru horrek atzera egin du (% 6). Hiru lurraldeetan gehitu da atzerritik etorritako bidaiarien kopurua: Gipuzkoan % 3, Araban % 2 eta Bizkaian % 1.

Estatuko bidaiarien artean, Aragoi, Asturias, Kanariak, Kantabria, Katalunia eta Nafarroatik etorritakoak gehitu dira batez ere. Galizia, Madril eta Gaztela eta Leondik etorritakoen kopurua, aldiz, jaitsi egin da. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Iberoamerikatik, Suediatik, Erresuma Batutik, Frantziatik, Holandatik eta Finlandiatik, besteak beste; Alemania, Austria, Grezia, Italia, AEB-Kanada eta Portugaldik etorritakoen kopurua, aldiz, gutxitu egin da.

2009ko uztailean 422.064 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko uztailaren aldean, igaro dituzten gauen kopurua % 3 gehitu da, guztira 13.000 gautik gora gehiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruak urte batetik bestera bilakaera positiboa izan du hiru lurraldeetan: Araban % 10 gehitu da kopuru hori, eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 2.

Bidaiarien batez besteko egonaldia pixka bat luzatu da Euskal AE osoa aintzat hartuta: iazko uztaileko 1,92 egunetik aurtengo uztaileko 1,95 egunera. Araban % 6 luzatu da egonaldia eta Gipuzkoan % 4; baina Bizkaian % 1 laburtu da egonaldia. Beste modu batera esanda, 2009ko uztailean Araban batez beste igarotako egun kopurua 1,83 egun izan da; Bizkaian antzeko kopurua eman da (batez beste 1,82 egun) eta Gipuzkoan 2,16 egun.

Euskal AE osoan, plazen okupazio mailak % 3 egin du behera; aurreko urteko uztailean % 55,02koa izan zen eta aurtengo uztailean % 53,31koa. Hiru lurraldeetan eman da bilakaera negatiboa. Araban % 2 jaitsi da okupazioa, % 45,64an geratuz eta Bizkaian % 3 jaitsi da, % 50,11n geratuz. Gipuzkoak izan du plazen okupazio mailarik handiena, % 60,38koa, nahiz eta % 4 jaitsi. Logelen okupazio maila % 3 jaitsi da Euskal AE osoan.

Nekazaritza-turismoko establezimenduak: gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (-% 1) eta gaualdiak mantendu egin dira (% 0)

Joan den uztailean 13.782 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 1 gutxiagok. Baina hiru lurraldeek ez dute portaera homogeneoa eduki. Araban % 15 gehitu dira sarrerak; Bizkaian % 8 jaitsi dira eta Gipuzkoan % 1. Estatuko bisitariek portaera positiboa izan dute, Euskal AE osoan % 3 gehitu da: Araban % 5 igo da eta % 4 Gipuzkoan; baina Bizkaian mantendu egin da (% 0). Bizkaira eta Gipuzkoara joandako atzerritar kopurua jaitsi egin da, balio erlatiboetan jaitsiera handia izan da gainera; Araban, aldiz, kopuru hori bikoiztu egin da.

Euskal AEko nekazaritza-turismoetan guztira 42.545 gau igaro dituzte uztailean, ia aurreko urteko kopuru bera (% 0). Urte batetik besterako hazkunde tasak Araban positiboak izan dira (% 14), Bizkaian negatiboak (-% 5) eta Gipuzkoan igarotako gau kopurua mantendu egin da (% 0).

Bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da Euskal AE osoan, 2008ko uztaileko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 3,03 egun ziren eta aurtengo uztailean 3,09 izan dira.

Plazen okupazio maila % 36,1ekoa izan da, hau da, aurreko urteko aldi beraren aldean % 9 txikiagoa. 2009ko uztailean Bizkaian eta Gipuzkoan maila txikiagoa izan da: % 32,56 eta % 43,28koa, hurrenez hurren, eta % 12tik % 8rako jaitsierarekin. Araban okupazio maila % 24,69koa izan da, 2008ko uztaileko ia bera. Logelen okupazio mailak ere egin du behera Euskal AEn, % 5.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Fax +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza Diarce Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx  

1. taula: Hileko emaitzak

graf0005384_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko uztailean bidaiarien sarrerak % 1 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2009
Eguneratze data : 
2009/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005384_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali