2009-08-24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO UZTAILA

2009ko uztailean industriako prezioek % 0,3 egin dute behera

Industriako prezioen urte arteko beherakada (2008ko uztaila eta 2009ko uztaila alderatuta) % 9,9koa izan da

Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek % 0,3 egin dute behera 2009ko uztailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak % 9,9 egin du behera.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

graf0005385_01_e.png

(*) 2009ko uztaileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2009ko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “mineral metaliko eta ez metalikoak” (% 1,0), “industria ez metalikoa” (% 0,5), “industria kimikoa” (% 0,4) eta “metalurgia eta gai metalikoak” (% 0,2). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 2,0), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (-% 1,5), "energia elektrikoa, gasa eta ura" (-% 1,2) eta “zuraren industria” (-% 0,8).

2008ko uztailetik 2009ko uztailera arteko aldian, prezioen igoerarik handienak ondoko adarretan eman dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (% 4,3), “ehungintza eta jantzigintza” (% 2,5) eta “garraio-materiala” (% 2,4). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 35,9), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 16,1), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-% 7,3) eta “zuraren industria” (-% 5,2).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek uztailean izan duten bilakaerak beherako joera izan du guztietan. Salbuespen bakarra tarteko ondasunena izan da, ez baitute gora edo behera egin (% 0,0). Energiaren prezioak % 1,6 egin du behera. Ekipamenduko ondasunen prezioak % 0,1 egin du behera eta kontsumo-ondasun guztiek -% 0,1eko bilakaera negatiboa izan dute, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek behera egin dutelako (-% 0,2) eta kontsumo-ondasun iraunkorrak berdin mantendu direlako (% 0,0).

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 24,2 egin dute behera eta tarteko ondasunenek % 11,6; ekipamenduko ondasunen prezioak % 1,4 igo dira eta kontsumo-ondasunenek % 0,5 egin dute behera. Azken hauen artean, % 0,5 egin dute behera kontsumo-ondasun iraunkorren eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.

graf0005385_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Tel.:+34-945-01 75 78 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko uztailean industriako prezioek % 0,3 egin dute behera

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005385_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali