HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2009-09-02ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2009KO 2. HIRUHILEKOA

Euskal AEko esportazioek % 35,9 egin dute behera 2009ko bigarren hiruhilekoan

Inportazioek % 47 egin dute behera denboraldi berean

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko esportazioak 3.667,3 milioi eurokoak izan dira 2009ko bigarren hiruhilekoan; 2008ko hiruhileko berean, aldiz, 5.717,6 milioi eurokoak izan ziren. Beraz, esportazioak % 35,9 gutxitu dira.

Inportazioak 3.013,2 milioi eurokoak izan dira aldi berean; eta 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean beherapen handiagoa izan dute, % 47koa.

Esportazioek eta inportazioek hiruhileko batetik bestera izan duten joera antzekoa izan da Euskal AEko hiru lurraldeetan. Bigarren hiruhileko horretan, esportazioek % 30 egin dute behera Gipuzkoan, % 36,7 Bizkaian eta % 41,6 Araban. Metalen eta horien manufakturen eta material elektrikoaren esportazioetako beherapenak izan dira Gipuzkoako beherapenaren eragile nagusiak. Bizkaiko esportazioen beherapen handienak honakoetan eman dira: produktu mineralak eta metalak eta horien manufakturak. Arabako beherapenak garraio-materialean eta metalak eta horien manufakturetan eman dira.

Inportazioetan beherapenak nabarmenagoak izan dira: Araban % 49,1 egin dute behera, Bizkaian % 48,7 eta Gipuzkoan % 39,3. Araban garraio-materialak eragin du beherapen hori; Bizkaian produktu mineralek eta Gipuzkoan metalek eta horien manufakturek.

2009ko lehen seihilekoaren balantzea

Lehen seihilekoan, esportazioek % 31,4 egin dute behera eta inportazioek % 44,4

2009ko lehenengo seihilekoan, Euskal AEko esportazioak 7.196,5 milioi eurora iritsi dira, baina 2008ko lehen seihilekoaren aldean % 31,4 gutxiago egin dute gora. Bestalde, inportazioak 5.982,5 milioi eurokoak izan dira; % 44,4 egin dute behera.

Urteko lehenengo sei hilabeteetan egin diren transakzio guztiak (esportazioak + inportazioak) 13.179 milioi eurokoak izan dira; 2008ko lehenengo seihilekoan baino (21.242,6 milioi euro) % 38 gutxiago.

graf0005388_01_e.png

Lehenengo seihileko honen kanpoko saldoak superabita izan du: merkataritza-saldoa positiboa izan da, 1.214 milioikoa; aurreko urtean, aldiz, 263 milioiko defizita izan zen. Kanpoko saldo ez-energetikoa, bestalde, 2.716 milioikoa izan da; hau da, % 5,6 gehitu da. Esportazioek inportazioen aldean izan duten estaldura-tasa % 97,6 izan zen iaz eta aurten % 120,3. Produktu ez-energetikoen estaldurak gora egin du: 2008ko lehenengo seihilekoan % 137,3 zen eta 2009ko lehenengo seihilekoan % 169,4.

27 kidez osatutako Europar Batasunerako esportazioek % 39,2 egin dute gora; Frantziarakoek % 34,5 egin dute behera eta Alemaniarakoek % 38. Dena den, kontuan izan behar da bi herrialde horiek Euskal AEren merkataritza-bezero nagusienak direla, eta biek batera Europar Batasunerako esportazio guztien % 51,3 izan dutela. Seihileko honen ezaugarri nagusia da, Europar Batasunerako esportazio guztiek egin dutela behera gehiago edo gutxiago. AEBetako salmentek ere egin dute behera (-% 32). Europar Batasunetik etorritako inportazioen balioak % 45,6 egin du behera; Alemaniako inportazioek % 52,4 egin dute behera, Frantziakoek % 47,2, Erresuma Batukoek % 46,8 eta Italiakoek % 31,2. AEBetatik etorritako inportazioek, aldiz, % 1 egin dute gora. Europar Batasunarekiko merkataritza-saldoak okerrera egin du, batez ere Frantzia, Italia, Belgika eta Portugalen kanpoko saldoarekin edukitako aldearen ondorioz.

Hona hemen zein muga-zergek eragin duten esportazioen beherapena: metalak eta horien manufakturak (-% 37,7), garraio-materiala (-% 35,4), material elektrikoa (-% 24,3) eta produktu mineralak (-% 45,3). Inportazioei dagokienez, atzerrian egindako erosketen bilakaeran ondoko muga-zergak izan dira protagonistak: metalen eta horien manufakturen (-% 59,1) eta garraio-materialaren (-% 53,2) inportazioek behera egin dute. Produktu mineralen (-% 46,5) eta material elektrikoaren inportazioek (-% 26) ere egin dute behera.

Arabako esportazioek izan dute beherakada handiena seihileko honetan, urte batetik bestera tasak -% 38,5 egin baitu behera; Bizkaikoak tartean geratu dira lurralde guztiak kontuan hartuta, -% 33,8 eginez behera; eta Gipuzkoak bilakaera pixka bat eskasagoa izan du esportazioetan, -% 22,2 egin du behera. Gipuzkoarako inportazioek izan dute beherapen txikiena (-% 36,4); Arabakoek % 50,6 egin dute behera eta Bizkaikoak berriz geratu dira tartean, aztertutako seihileko honetan % 45,1eko beherapenarekin.

graf0005388_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioek % 35,9 egin dute behera 2009ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2009
Eguneratze data : 
2009/09/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005388_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali