2009-8-7ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2009ko 2. hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritza sektorearen salmenta nominalak % 18,8 murriztu dira 2009ko bigarren hiruhilekoan

Txikizkako sektorearen salmentak % 3,1 murriztu dira eta handizkako sektorearenak % 26,5

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, 2009ko bigarren hiruhilekoko Barne-merkataritzaren Indizeak urte batetik bestera % 18,8ko jaitsiera nominala izan du. Prezioen igoeraren ondorioa kendu ostean, 2008ko bigarren hiruhilekoan merkataritza sektorearen salmentek % 14,4ko jaitsiera izan zuten.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, barne-merkataritzako salmenten datuek, desestazionalizatu ondoren, hiruhileko batetik bestera % 2,5eko jaitsiera izan dute balio nominaletan. Prezio konstanteetan % 0,3 jaitsi dira.

1. taula. Barne-merkataritzako salmenta indizearen urte arteko hazkuntzaren tasa nominalak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak. Euskal AE

graf0005379_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Bigarren hiruhileko honetan, handizkako merkataritzan % 26,5 jaitsi dira salmentak, eta txikizkako merkataritzan % 3,1 jaitsi dira. Datu nominal hauek balio errealetan zenbatetsiz gero, eta prezioen eragin inflazionista kendu ondoren, handizkako sektorearen salmentek % 20,1eko jaitsiera izan dute eta txikizkako sektorearen salmentek % 3,5ekoa.

Handizkako sektorean, azpisektore guztien salmenta nominalak murriztu dira. Produktu erdilanduek eta txatarrak izan dute jaitsiera handiena (-% 41,9), gero makineriak eta tresneriak (% 28,0ko jaitsiera). Nekazaritza-gaien eta elikagaien azpisektoreak eta elikaduraz besteko kontsumo-gaien azpisektoreak askoz jaitsiera neurrizkoagoak izan dituzte: % 5,9 eta % 7,2, hurrenez hurren.

Txikizkako sektorean, merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak % 3,2 jaitsi dira, betiere aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Espezializatu gabeko txikizkako merkataritza % 3,0 jaitsi da, 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Lurralde historikoka, Barne-merkataritzaren Indizea nabarmen jaitsi da hiru lurraldeetan. Araban % 24,9 jaitsi da balio nominaletan, Bizkaian % 18,6 eta Gipuzkoan % 15,8. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak % 18,6 jaitsi dira Araban, % 14,2 Bizkaian eta % 12,5 Gipuzkoan.

Araban, txikizkako sektorearen salmentek bilakaera negatiboa izan dute (-% 3,7) eta handizkako merkataritzaren salmentak % 33,1 jaitsi dira, balio nominaletan. Bizkaian ere, txikizkako sektorea % 2,9 jaitsi da, baina handizkako sektorea % 25,7. Gipuzkoan txikizkako merkataritza % 3,2 jaitsi da eta handizkakoa % 24,0.

Bestalde, 2009ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko merkataritza sektorean lan egin duen pertsona kopurua % 1,0 jaitsi da hiruhileko batetik bestera, eta 2009ko lehenengo hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurraldeka, sektore honetako enpleguaren hiruhilekoen arteko jaitsierarik handiena Araban eman da (-% 2,0), gero Bizkaian (-% 0,8) eta azkenik Gipuzkoan (-% 1,0).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza sektorearen salmenta nominalak % 18,8 murriztu dira 2009ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005379_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali