2009-09-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO ABUZTUA

2009ko abuztuan bidaiarien sarrerak % 2 gehitu dira

Abuztuan igarotako gau kopurua % 5 gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2009ko abuztuan 225.929 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 4.000 gehiagok; horrenbestez, % 2ko gehikuntza izan da. Bidaiarien sarrerak % 5 gehitu dira Araban eta Gipuzkoan % 3; Bizkaian, aldiz, sarrera kopurua berdin mantendu da (% 0) aurreko urteko abuztuko datuekin erkatuta.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak % 10eko aldaketa positiboa izan du eta atzerritik etorritakoenak % 9 egin du behera, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Hiru lurraldeetan gehitu da estatutik etorritako bidaiarien kopurua: Araban % 9, Bizkaian % 14 eta Gipuzkoan % 7. Atzerritik etorritako bidaiarien kopurua berdin mantendu da Araban, baina Bizkaian (-% 14) eta Gipuzkoan (-% 3) kopuru horrek behera egin du.

Estatutik etorritako bidaiari guztiak kontuan hartuta, oro har autonomia-erkidego ia guztietakoen kopurua gehitu da; hala ere, Kataluniatik, Madrildik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik eta Kantabriatik etorritakoen kopurua beste batzuetan baino gehiago gehitu da. Atzerritarren artean kopuruak oro har behera egin du, batez ere Italian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Alemanian. Iberoamerikatik, AEB-Kanadatik, Belgikatik eta Japoniatik etorritako bidaiari kopurua, aldiz, gehitu egin da.

2009ko abuztuan 484.696 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abuztuaren aldean, igaro dituzten gauen kopurua % 5 gehitu da, guztira 22.000 gautik gora gehiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruak urte batetik bestera bilakaera positiboa izan du hiru lurraldeetan: Araban % 9 gehitu da kopuru hori, Bizkaian % 3 eta Gipuzkoan % 5.

Bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko abuztuko 2,09 egunetik aurtengo abuztuko 2,15 egunera luzatu da Euskal AE osoa aintzat hartuta. Araban eta Bizkaian % 3 gehitu da eta Gipuzkoan % 2. Beste modu batera esanda, 2009ko abuztuan Araban batez beste igarotako egun kopurua 1,89 egun izan da, Bizkaian 2,02 egun eta Gipuzkoan 2,36 egun.

Euskal AE osoan, plazen okupazio maila ia berdin mantendu da: aurreko urteko abuztuan % 61,59koa izan zen eta aurtengo abuztuan % 61,44koa. Araban % 2 jaitsi da okupazioa, % 44,25ean geratuz eta Bizkaian % 1 jaitsi da, % 57,78an geratuz. Gipuzkoak izan du plazen okupazio mailarik handiena, % 72,93koa, % 1 gehitu delako. Logelen okupazio maila ia berdin geratu da Euskal AE osoan.

Nekazaritza-turismoko establezimenduak: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 5) eta gaualdiak mantendu egin dira (% 0)

Joan den abuztuan 15.716 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 5 gehiagok. Baina hiru lurraldeek ez dute portaera homogeneoa eduki. Araban % 14 gutxitu dira sarrerak; baina Bizkaian % 13 gehitu dira eta Gipuzkoan % 4. Estatutik eta atzerritik etorritako bisitari kopuruek portaera positiboa izan dute: % 3 eta % 11 gehitu dira kopuru horiek hurrenez hurren Euskal Autonomia Erkidego osoan. Alabaina, Araban bi multzo horien kopuruek behera egin dute: estatutik etorritakoen kopurua % 13 eta atzerritik etorritakoena % 20. Bizkaian estatutik eta atzerritik etorritako bidaiarien kopuruak gehitu egin dira (% 15 eta % 7 hurrenez hurren), baita Gipuzkoatik etorritakoenak ere (% 1 eta % 25 hurrenez hurren).

Euskal AEko nekazaritza-turismoetan guztira 69.800 gau igaro dituzte abuztuan, ia aurreko urteko kopuru bera (% 0). Urte batetik besterako hazkunde tasak Araban negatiboak izan dira (-% 3), Bizkaian positiboak (% 4) eta Gipuzkoan igarotako gau kopuruak bilakaera negatiboa izan du (-% 22).

Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2008ko abuztuko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 4,65 egun ziren eta aurtengo abuztuan 4,44 izan dira. Araban batez besteko egonaldia gehitu da, baina Bizkaian eta Gipuzkoan egonaldi horrek behera egin du.

Plazen okupazio maila % 58,9koa izan da, hau da, aurreko urteko aldi beraren aldean % 8 txikiagoa. Beherapen hori hiru lurraldeetan eman da: Araban % 14 txikiagoa izan da, Gipuzkoan % 9 txikiagoa eta Bizkaian % 4 txikiagoa. Logelen okupazio mailak ere egin du behera Euskal AEn, % 7.

1. taula: Hileko emaitzak

graf0005404_01_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza Diarce Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko abuztuan bidaiarien sarrerak % 2 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2009
Eguneratze data : 
2009/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005404_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali