2009-09-16ko prentsa-oharra

DENBORA-AURREKONTUEN INKESTA (DAI) 2008

Azken bost urteetan 23 minutuz hazi da aisiarako denbora

Halere, jaitsi egin bizitza sozialerako denbora

Eustatek 2008an egindako laugarren Denbora Aurrekontuen Inkestaren emaitzen arabera, biztanleriak behatutako zenbait jarduerari eskaintzen dien eguneroko denboraren banaketan bada aldaketarik, denboraren erabilpen sozialean joera berrien seinale litezkeenak.

2003.aren aldean, Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriak denbora gehiago ematen du aisian eta beste pertsonak zaintzen, gutxiago bizitza sozialean eta behar fisiologikoak asetzen eta berdintsu lan/prestakuntzan, etxeko lanetan eta joan-etorrietan.

Zehazki, 11 ordu eta 41 minutuko batez besteko gizarte-denbora erabiltzen du behar fisiologikoetarako eta norbera zaintzeko, 2003an baino 9 minutu gutxiago. Halaber, egunero, lan ordainduan/prestakuntzan 3 ordu eta 23 minutu ematen ditu, etxeko lanetan 2 ordu eta 24 minutu, gizarte-bizitzari 38 minutu eskaintzen dizkio -2003an baino 20 minutu gutxiago-, aisialdiari 4 ordu eta 19 minutu -2003an baino 23 minutu gehiago, joan-etorriei ordubete eta 6 minutu eta etxeko lagunez arduratzeari 28 minutu, 2003an baino 7 minutu gehiago.

graf0005400_01_e.png

Etxean bazkaltzen denbora gutxiago, etxetik kanpo gehiago

Bazkaltzeko denboran badira aldaketa nabarmenak: etxean bazkaltzen 21 minutu gutxiago, eta horrela egiten dutenak %-1,1 gutxiago dira; etxetik kanpo bazkaltzen 3 minutu gehiago. Beraz, bazkaltzen emandako batez besteko gizarte-denbora jaitsi egiten da; halere, etxetik kanpo egiten dutenek denbora gehiago (ordubete eta 23 minutu, 2003an baino 10 minutu gehiago) pasatzen dute; etxean eginez gero ordubete eta 13 minutu (2003an baino 20 minutu gutxiago).

Ondokoetan lehengoan diraugu: loa (8 ordu 47 minutu); geure burua zaintzen (54 minutu); zainketa medikoak (2 minutu); besteren etxean (4 minutu).

Biztanleria landunak egunean 12 minutu gehiago pasatzen ditu lanean azken bost urteetan, eta ordaindutako lanean igo egin da emakumeen parte-hartzea

Azken bosturtekoan, astelehenetik ostegunera bakarrik kontatuta, 9 minutuz hazi da biztanleria landunak egunero lan ordainduan ematen duen denbora. Aste bukaeretan lan egiten dutenek 37 minutu gehiago egiten dute larunbatean eta 31 igandean lan ordainduan.

2003an emakumezkoek gizonezkoek baino ordubete eta 9 minutu gutxiago ematen zuten batez beste lan ordainduan; 2008an ordubete eta 15 minutu. Astelehenetik ostegunera, gizonen eguneko lanaldia, batez beste, 7 ordu eta 4 minutu ziren 2003an; 2008an 7 eta 58, 54 minutu gehiago. Lanegun horietan emakumeek bost minutuko igoera dute, 2003ko 6 ordu eta 31 minutuetatik 2008ko 6 eta 36ra. 2008ko ostiraletan, gizonek 23 minutu gutxiago eta emakumeek 10, gainerakoetan baino.

Denboraren erabileran ikusitako aldakuntzen zati bat emakumeen lan ordainduaren hazkundeak eragin du. 2008an gizonezkoek lan nagusian duten partaidetza-tasa %43,5ekoa izan zen eta emakumezkoena %32,7koa; lehenengo kasuan, 2003an baino 3,3 ehuneko-puntu gutxiago; emakumezkoen kasuan, 1,9 ehuneko-puntu gehiago.

16 urte eta gehiagoko pertsonen %7,7k bakarrik ez du inongo etxeko lanik egiten; gainerakoek 2 ordu eta 36 minutu ematen dituzte egunero.

Jarduera horiek egiten dituen biztanleriaren ehunekoa 13,7 ehuneko-puntuz hazi da (%92,3) 2008an, orain bost urteren aldean; batez beste 2003an baino 26 minutu gutxiago ematen dira. Hala ere, banaketa apur bat aldatu da asteko egunaren arabera: Astelehenetik ostiralera ez dago aldaketarik; larunbatetan 9 minutu gehiago eta igandeetan 10 gutxiago. Ia ez da jaitsi etxeko lanetan emakumeek eta gizonek pasatzen duten denbora-aldea. Emakumezkoek 3 ordu eta 33 minutu ematen dituzte etxeko lanetan, gizonezkoek baino 2 ordu eta 4 minutu gehiago, 2008an; 2003an 2 ordu eta 6 minutukoa zen aldea.

.

Adin txikikoak eta helduak zaintzen jende gehiagok dihardu, eta batez besteko denbora ere hazi egin da

16 urte eta gehiagoko %22,8k (ehuneko 3 puntu gehiago 2003an baino) batez beste 2 ordu eta 3 minutu eskaintzen dizkio egunero etxeko lagunez arduratzeari, adin txikikoez zein nagusiez arduratzeari. 2003an baino 17 minutu gehiago ematen dira jarduera horretan. Gizonezkoei ordubete eta 41 minutu hartzen dizkie eta emakumezkoei 2 ordu eta 18 minutu. Adin txikikoak zaintzen 21 minutu gehiago pasatzen dira, ordubete eta 43 minutu guztira. 2003an ez bezala, helduak zaintzen emandako denbora hazi egin da, 26 minutuz, 2008an; 2 ordu eta 9 minutu guztira.

Biztanleriak batez beste 13 minutu eskaintzen dizkie ordenagailuari eta Interneti, orain bost urte baino ia bi aldiz gehiago

Biztanleriaren %93,2k denbora badu aisia pasiborako –prentsa, telebista, ikuskizunak, jokoak e.a. 2003aren aldean ehuneko hau 1,7 ehuneko puntuz hazi da; aisialdi honetan biztanleriak 2 ordu eta 58 minutu ematen ditu egunero, 19 minutuz hazi delarik azken bost urteetan.

Hedabideak –prentsa eta ikus-entzunezkoak- banatuta, erabiltzaileen proportzioan 6,3 ehuneko-puntuko igoera ikusten da eta 2008an tasa %90,8koa izan da. Horiek, 2 ordu eta 54 minutu eskaintzen dizkiete hedabideei, 2003an baino 26 minutu gehiago. Denbora hori 30 minutuz hazi da gizonezkoetan eta 22 emakumezkoetan.

Biztanleriaren %11,5ek dio batez beste ordubete eta minutu bat ematen dituela atseden hartzen, pentsatzen, egonean, duela bost urte baino 10 minutu gutxiago.

Aisialdi aktiboan – kirola, paseatzea, txangoak, Internet, batez beste emandako gizarte-denbora 2003an baino 4 minutu gehiago da. Atal honetako jardueretan biztanleriaren %60,4 aritzen da, azken bosturtekoan %1 hazi delarik. Internet eta informatikako beste produktuekin erlazionatutako jarduerek batez beste 13 minutuko gizarte-denbora dira, ia bi aldiz gehiago 2003an baino. Gizonak gehiago aritzen dira honelakoetan.

Gutxituz darrai gizarte-bizitzarekin erlazionatutako jardueretan diharduen biztanleriak, bi orduz aritzen direlarik

16 urte eta gehiagoko biztanleriaren erdiak baino zertxobait gutxiagok -%44,2k- ordubete eta 26 minutu eskaintzen dizkie egunero gizarte-bizitzarekin erlazionatutako jarduerei, esate baterako, lagunak bisitatzeari, solas egiteari, alderdi politiko edo elkarteetan parte hartzeari eta praktika erlijiosoei. Azken bosturtekoan jarduera horiek egiten dituen biztanleriaren portzentajea ehuneko -8,5 puntuz urritu da, eta horretan emandako denbora 24 minutuz laburtu.

Biztanleriaren %13,3k dio lagunak bisitatzeari edo etxean hartzeari, poteatzera irteteari edo erromeri edo dantzaldietara joateari denbora eskaintzen diola eta zifra hori dezente txikiagoa da 2003ko inkestako %18,2 baino. Talde horrek egunean jarduera horietan ematen duen denbora 2 ordu da, duela bost urte baino 5 minutu gutxiago.

Solasean -batez ere presentzialki- aritzen direnen denbora egunean 23 minutuz laburtu da, 52 minututan delarik. Larunbat eta igandetan, batez besteko hori ordubete eta minutu 1era eta ordubete eta 4 minutura luzatzen da, hurrenez hurren.

Euskal Aeko egoiliarren artean, bizkaitarrak dira lo gutxien egin eta komunikabideei eta etxekoak zaintzeari denborarik gehien ematen dietenak; arabarrak nagusi dira lanean, prestakuntzan eta gizarte-bizitzan, eta gipuzkoarrak behar fisiologikoetan, etxeko lanetan eta joan-etorrietan.

Bizkaitarrek 8 ordu eta 43 minutu egiten dituzte lo, gipuzkoarrek baino 12 minutu gutxiago eta arabarrek baino 3 gutxiago. Arabarren artean, landunek batez beste egunean 7 ordu eta 29 minutu ematen dituzte lanean, gipuzkoarrek baino 19 minutu eta bizkaitarrek baino 14 minutu gehiago.

Ikasle arabarrek –araututako ikasketak egiten dituztenak- egunean 26 minutu gehiago ematen dituzte ikasten eta eskolan bizkaitarrek baino, eta 40 gehiago gipuzkoarrek baino; azken hauek egunean batez beste 4 ordu eta 43 minutu ematen dituzte.

Arabako egoiliarren %17,3k lagunak bisitatu edo etxean hartu, poteatu edo antzeko jarduerak egiten dituzte gizarte-bizitza deritzonaren barruan, 2 ordu eta 13 minutuz, bizkaitarrek baino 15 minutu eta gipuzkoarrek baino 19 gehiago.

Gipuzkoarrak dira ehunekorik handienean telefonoz hitz egin edo lagunekin edo familiakoekin solasean aritzen direnak, %36,6. Arabarrak %25,4 eta bizkaitarrak %33,3. Arabarrak, halere, ordubete eta 7 minutuz aritzen dira, bizkaitarrak baino 10 eta gipuzkoarrak baino 26 minutu gehiago.

Arabarrek ordubete eta 45 minutu ematen dituzte kirolean, gipuzkoarrek baino 12 minutu gehiago eta bizkaitarrek baino 16..

Bizkaitarrak dira hedabideei egunean batez beste denborarik gehien eskaintzen dietenak: 3 ordu eta minutu 1, arabarrek baino 5 eta gipuzkoarrek baino 22 minutu gehiago. Bizkaitarrak 2 ordu eta 10 minutuz etxeko beste pertsonak zaintzen aritzen dira; arabarrak 2 minutu gutxiagoz eta gipuzkoarrak 20z.

graf0005400_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Azken bost urteetan 23 minutuz hazi da aisiarako denbora

Eragiketa : 
Denbora-aurrekontuen inkesta
Eragiketa kodea : 
010902
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2008
Eguneratze data : 
2009/09/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005400_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali