2009/11/17ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATE ESTATISTIKA-Unibertsitatera sartzeko azterketak 2008/2009 ikasturtea

Ekaineko deialdian %97k gainditu zuen

Unibertsitatera sartzeko azterketetan emakumeak gero eta gehiago

2009. urtean 9.551 gazte matrikulatu ziren Unibertsitatera sartzeko azterketetan Euskal AEn, Eustaten datuen arabera. Azterketak 8.998k gainditu zituzten, %94k. Batez besteko nota 6,7, “oso ongitik” gertu. Euskaraz, aurkeztutakoen %57 aritu zen, aurreko urtean baino ehuneko bi puntu gehiago.

Ekaineko deialdian 7.874 ikasle matrikulatu ziren eta %97k gainditu zuten; uztailekoan 1.740 matrikula eta %80k gainditu.

4.196 gizon eta 5.355 emakume aurkeztu ziren; alegia, hamar matrikulatatik sei, emakumeren bat. Gizonen %93k gainditu zuen, eta emakumeen %95ek. Ikasleak batxilergoko 7ko batez besteko emaitzarekin aurkeztu ziren, eta azterketaren ondoren 6,7ko guztizko emaitza (3 hamarren gutxiago) izan zuten; murrizketa batxilergo mota guztietan gertatu zen.

Titulartasunaz, zentro pribatuetatiko ikasleen %95ek gainditu zuen, eta publikoetatikoen %93k; oso-oso alde txikia.

graf0005451_01_e.png

Ekainean gazte gehiagok gainditzen du

Azken bost urteetako emaitzei begiratuz ikusten da ekainean dezente hobeak direla uztailaren aldean; 15-20 ehuneko punturen aldea.

Azken urteetako joerari eutsiz, emakumeek gehiago gainditzen dute eta emaitza hobeak izaten dituzte; bi sexuen arteko aldea, halere, txikituz joan da arian-arian.

Titulartasunaz, oro har pribatuetatikoek gehiago gainditzen dute, urteren batean izan ezik, baina aldea oso txikia da.

Emaitzez, bai sexuaren, bai titulartasunaren aldetik, badira aldeak baina antzeko eta bikain samartzat har ditzakegu; izan ere azken urteetako emaitzarik txarrena 6,5 da.

Mutilen erdiak modu zientifiko-teknikoa aukeratu zuen selektibitatean

Gainditutakoen 2.984 modu zientifiko-teknikoaren barruan aritu ziren; 2.723 gizarte-zientzietan; 2.450 osasungintzan; 643 giza zientzietan eta 171 bakarrik arteetan.

Mutil eta nesken artean aldeak izan ziren azterketa egiteko aukeran. Mutilen %50 zientifiko-teknikoan aritu ziren; nesken %60k osasungintzara eta giza zientzietara jo zuen, oso-oso antzeko ehunekoetan.

graf0005451_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero: Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina +Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ekaineko deialdian %97k gainditu zuen

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA UNIVERSITARIA -Pruebas Acceso Universidad Curso 2008/09
Eguneratze data : 
2009/11/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005451_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali