2009-11-13ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2009ko 3. hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritza sektorearen salmenta nominalak % 16,1 gutxitu dira 2009ko hirugarren hiruhilekoan

Txikizkako sektorearen salmentak % 4,5 gutxitu dira eta handizkako sektorearenak % 22,4

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, 2009ko hirugarren hiruhilekoko Barne-merkataritzaren Indizeak urte batetik bestera % 16,1eko jaitsiera nominala izan du.

Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, barne-merkataritzaren salmentek, desestazionalizatu ostean, % 0,6 egin dute behera hiruhileko batetik bestera.

1. taula. Barne-merkataritzako salmenta indizearen urte arteko hazkuntzaren tasa nominalak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak. Euskal AE

graf0005448_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Hirugarren hiruhileko honetan, handizkako merkataritzan % 22,4 jaitsi dira salmentak, eta txikizkako merkataritzan % 4,5 jaitsi dira.

Handizkako sektorean, azpisektore guztien salmenta nominalak murriztu dira. Produktu erdilanduek eta txatarrak izan dute jaitsiera handiena (-% 34,0), gero makineriak eta tresneriak (% 28,8ko jaitsiera). Nekazaritza-gaien eta elikagaien azpisektoreak eta elikaduraz besteko kontsumo-gaien azpisektoreak askoz jaitsiera neurrizkoagoak izan dituzte: % 9,5 eta % 4,8 hurrenez hurren.

Txikizkako sektorean, merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak % 2,9 jaitsi dira, betiere aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Espezializatu gabeko txikizkako merkataritza % 6,6 jaitsi da, 2008ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Lurralde historikoka, Barne-merkataritzaren Indizea nabarmen jaitsi da hiru lurraldeetan. Araban % 19,5 jaitsi da balio nominaletan, Bizkaian % 15,8 eta Gipuzkoan % 14,8.

Araban, handizkako merkataritzaren salmentek % 25,2 egin dute behera eta txikizkako sektorekoek ere izan dute bilakaera negatiboa: -% 6,7. Bizkaian, handizkako sektoreak % 20,9 egin du behera eta txikizkakoak % 6,1. Gipuzkoan, bestalde, handizkako merkataritzak % 23,6 egin du behera eta txikizkakoak % 1,1.

Prezioen eragina kendu ostean, merkataritza sektoreko salmentek urte batetik bestera % 10,6 egin dute behera

Balio errealetan, handizkako sektorearen salmentek urte batetik bestera % 14,4 egin dute behera eta txikizkako sektorearenak % 4,3.

Handizkako merkataritzako azpisektore guztietan izan dira hazkunde tasa negatiboak prezio konstanteetan, batez ere Makineria eta tresneria azpisektorean (-% 28,4) eta Produktu erdilandu eta txatarra azpisektorean (-% 18,4). Nekazaritza-gaien eta elikagaien azpisektoreko eta Elikagaiak ez diren bestelako kontsumo-gaien azpisektoreko handizkako merkataritzan tasa negatibo neurrizkoagoak eman dira: -% 8,8 eta -% 3,1, hurrenez hurren.

Prezioen eragina kendu ostean, lurraldeek izan duten bilakaeran antzeko tasa negatiboak eman dira: Bizkaiak eta Gipuzkoak -% 10,4 eta Arabak -% 11,6.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, barne-merkataritzaren salmenten indizea prezio konstanteetan % 0,5 gehitu da. Joera positiboa izan da, aurreko hiruhilekoarekin erkatuz gero, bai Araban (% 2,7) bai Bizkaian (% 0,3); baina Gipuzkoan pixka bat negatiboa izan da (-% 0,1).

Bestalde, 2009ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko merkataritza sektorean lan egin duen pertsona kopurua % 0,2 jaitsi da hiruhileko batetik bestera, eta 2009ko bigarren hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurralde mailan, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, sektore honetako enplegua hiruhileko batetik bestera jaitsi egin da Araban (-% 0,3) eta Bizkaian (-% 0,7), baina Gipuzkoan % 0,7 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza sektorearen salmenta nominalak % 16,1 gutxitu dira 2009ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005448_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali