2009/10/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2009KO IRAILA

Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2009ko irailean

Industria-prezioen urte arteko jaitsiera (2009ko iraila 2008koaren aldean) %8,8koa izan zen.

2009ko irailean, Euskal AEko industri prezioak %0,2 jaitsi ziren, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %8,8 jaitsi da.

graf0005419_01_e.png

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2009ko irailean, “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%1,7), “Beste manufakturak” (%0,6) eta “Elikaduraren industria” (%0,6) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Petrolioa fintzea” (%-4,6), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,9), “Garraio materiala” (%-0,3), “Ehungintza eta jantzigintza” (%-0,3), “Zurgintza “(-0,2%) eta “Makineria” (%-0,2)

Urte arteko aldian (2009ko iraila, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%6,8), “Garraio materiala” (%2,3) eta “Ez-metalezko industria” (%1,8) . Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Petrolioa fintzea” (%-26,4), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-15,7), “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-11,8) eta “Zurgintza” (%-5,9) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %-1,6 jaitsi dira; Ekipo-ondasunenak %-0,3 eta Bitarteko ondasunenak, berriz, %+0,1. Kontsumo-ondasunak %0,3 igo dira guztira; eraginik handiena Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek (%0,4) izan zuten, Kontsumo-ondasun iraunkorrenek ez baitute aldaketarik izan (%0,0).

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %-19,8 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %-11; Ekipo-Ondasunenak %+0,9 eta Kontsumo-Ondasunenak %-0,8. Azken hauen artean, %-0,8 jaitsi dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.

graf0005419_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2009ko irailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005419_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali