HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2009ko azaroan % 4 bidaiari...

2009-12-21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO AZAROA

2009ko azaroan % 4 bidaiari gehiago sartu da

Azaroan igarotako gau kopurua % 3 gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2009ko azaroan 154.757 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 6.500 gehiagok; horrenbestez, % 4ko gehikuntza izan da. Gehikuntza hori hiru lurraldeetan eman da: aurreko urteko azaroko datuekin alderatuta, Araban % 13 bidaiari gehiago sartu da, Gipuzkoan % 4 gehiago, eta Bizkaian % 2 gehiago.

Etorritako Estatuko bidaiarien kopuruak aldaketa positiboa izan du, % 4koa, eta atzerritik etorritakoenak % 5 gehitu da, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Estatutik etorritako bidaiari kopuruak orokorrean etorritako guztien kopuruaren antzeko ehunekoa izan du: Arabara % 13 gehiago etorri dira Estatutik, Gipuzkoara % 4 gehiago eta Bizkaira % 2 gehiago. Halaber, hiru lurraldeetan gehitu da atzerritik etorritako bidaiarien kopurua: Araban % 12 gehitu da, Bizkaian % 5 eta Gipuzkoan % 2.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, besteak beste, Katalunia, Asturias, Errioxa eta Madrildik etorri da bidaiari gehien; bestalde, batez ere Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Extremaduratik gutxiago etorri da. Atzerriko bidaiarien artean, bereziki Frantzia, Erresuma Batu, Portugal, Alemania eta Finlandiatik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin da baina, besteak beste, Italiatik, Europako gainerako herrialdeetatik eta Iberoamerikatik bidaiari gutxiago etorri da.

2009ko azaroan 281.894 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko azaroaren aldean, igaro dituzten gauen kopurua % 3 gehitu da, gutxi gorabehera 8.000 gau gehiago igaro baitituzte. Araban eta Gipuzkoan urte batetik besterako gau kopuruaren bilakaera positiboa izan da, % 8 eta % 5 gehitu da hurrenez hurren kopuru hori. Baina Bizkaian ez da aldaketarik izan (% 0).

Bidaiarien batez besteko egonaldia murriztu egin da, iazko azaroko 1,85 egunetik aurtengo azaroko 1,82 egunera laburtu da egonaldia Euskal AE osoa aintzat hartuta. Araban % 5 jaitsi da eta Bizkaian % 2; baina Gipuzkoan % 1 gehitu da. Beste modu batera esanda, 2009ko azaroan Araban batez beste igarotako egun kopurua 1,72 egun izan da, Bizkaian 1,76 egun eta Gipuzkoan 1,95 egun.

Euskal AE osoan, plazen okupazio maila % 2 murriztu da: aurreko urteko azaroan% 38,39koa izan zen eta aurtengo azaroan % 37,72koa. Araban % 1 jaitsi da okupazioa,% 34,84an geratuz eta Bizkaian % 4 jaitsi da, % 38,05ean geratuz. Gipuzkoak izan du plazen okupazio mailarik handiena, % 38,51koa, % 1 gehitu delako. Logelen okupazio maila ere jaitsi da Euskal AE osoan, % 4 hain zuzen ere.

NEKAZARITZA-TURISMOA

gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (-% 9) eta gaualdiak (-% 5)

Joan den azaroan 6.935 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 9 gutxiagok. Baina hiru lurraldeek ez dute portaera homogeneoa eduki. Araban % 3 bidaiari gehiago sartu da, Gipuzkoan % 7 gutxiago eta Bizkaian % 20 gutxiago. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua % 9 murriztu da aurreko urteko azaroko datuekin alderatuta. Eta atzerritarren kopurua ere negatiboa izan da: % 19 gutxitu da kopuru hori Euskal AE osoan. Araban % 1 gehitu da Estatutik etorritakoen kopurua eta % 107 atzerritik etorritakoena, hala ere, pisu erlatiboa txikia izan da. Bizkaian % 18 gutxitu da Estatuko bidaiarien kopurua eta atzerriko bidaiariena % 45 gutxitu da. Gipuzkoan % 7 gutxitu da Estatutik etorritako bidaiarien kopurua, eta atzerritarrena % 11 gutxitu da.

Azaroan 17.037 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoetan, aurreko urteko hilabete berean baino 900 inguru gutxiago (-% 5). Urtetik urterako hazkunde tasak positiboak izan dira Araban (% 9) baina Bizkaian (-% 9) eta Gipuzkoan negatiboak izan dira (-% 7).

Bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da Euskal AE osoan, 2008ko azaroko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,34 egun ziren eta aurtengo azaroan 2,46 izan dira. Araban eta Bizkaian batez besteko egonaldia gehitu egin da eta egonaldiak ez du aldaketa handirik izan Gipuzkoan.

Plazen okupazio maila % 15,26koa izan da, hau da, aurreko urteko datuen aldean % 11 txikiagoa. Hiru lurraldeetan eman dira gutxitzeak: Araban % 5 jaitsi da, Gipuzkoan % 12 eta Bizkaian % 14. Logelen okupazio mailak % 15 egin du behera Euskal AEn.

graf0005556_01_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko azaroan % 4 bidaiari gehiago sartu da

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2009
Eguneratze data : 
2009/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005556_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali