2010-01-07ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO AZAROA

Euskal AEko industri jarduera % 10 jaitsi da 2009ko azaroan

Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko urriaren aldean % 1,3 igo da

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2008ko ekainaren aldean % 10,0 jaitsi da 2009ko azaroan.

Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko urriaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 1,3 igo da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

graf0005597_01_e.png

Sektoreen araberako bilakaera

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2009ko azaroko indizearen bilakaera jaitsi egin da sektore guztietan, 2008ko azaroaren aldean: ekipamenduko ondasunak % 15,9 jaitsi dira, tarteko ondasunak % 10,9 jaitsi dira, energia % 4,7 jaitsi da eta kontsumo-ondasunak % 5,4; azken hauen beherakada, batez ere, kontsumo-ondasun iraunkorrek(-% 14,9) izandako gutxitzearen ondorioz eman da, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek beherapen txikiagoa izan dutelako (-% 2,0).

2009ko azaroko hil arteko aldaketak, 2009ko urriaren aldean, positiboak izan dira industriako sektore handi guztietan. Salbuespen bakarra energiaren sektorea izan da, honek % 1,2 egin baitu behera. Ekipamenduko ondasunak % 1,8 igo dira, tarteko ondasunak % 1,2 gehitu dira, eta kontsumo-ondasunek, oro har, % 3,3 egin dute gora, kontsumo-ondasun iraunkorrek (% 2,8) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (% 3,4) izandako igoeren ondorioz.

Lurralde historikoen araberako bilakaera

Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 5,6 jaitsi da, Bizkaian % 11,2 eta Gipuzkoan% 11,1.

2009ko urritik azarora bitarteko tasak positiboak izan dira hiru lurralde historikoetan: Araban% 3,1 gehitu dira, Bizkaian % 0,7 eta Gipuzkoan % 1,1.

graf0005597_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera % 10 jaitsi da 2009ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2009
Eguneratze data : 
2010/01/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005597_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali