2010-01-18ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN PREZIOEN INDIZEA (UBI), 2009ko 3. HIRUHILEKOA

2009ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioek % 8,7ko tasa izan zuten urte batetik bestera

Inportazioen prezioek beherapen handiagoa izan zuten, % 20,5ekoa

Eustaten datuen arabera, 2009ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen eta inportazioen unitateko prezioek behera egin zuten, Unitate Balioaren Indizeen arabera neurtuta. Inportazioek izan zuten beherapen handiena, % 20,5ekoa; esportazioen prezioek, aldiz, beherapen neurrizkoagoa izan zuten, % 8,7koa.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, inportazioaren unitateko prezioen gorakada (% 4,1) esportazioena (% 0,5) baino nabarmenagoa izan zen.

graf0005641_01_e.png

Sailkapena xede ekonomikoaren arabera eginez gero, esportazioaren prezioak urte batetik bestera izan zuen beherapena ondasun mota guztietan eman zen. Beherapen hori tarteko ondasunetan eman zen batez ere (- % 10,9) eta neurrizkoagoa izan zen kontsumo-ondasunetan eta kapital-ondasunetan, % 4,1 eta % 3,4ko beherapenekin hurrenez hurren.

Inportazioaren unitateko prezioaren beherapena izan zen nabarmenena, eta tarteko ondasunen prezioen erortzearen ondorioz eman zen (-% 24,2). Halaber, azken hauen erortzean eragin handia izan zuen tarteko energia-produktuak inportatzeko prezioaren atzerapenak (-% 35,1). Kontsumo-ondasunek aurreko urteko prezioa mantendu zuten (% 0,6), eta kapital-ondasunak inportatzeko unitateko prezioek urte batetik bestera nabarmen egin zuten gora (% 11,8).

Gure ondasunak inportatzeko jatorri diren geografia-eremuak kontuan hartuz gero, hirugarren hiruhilekoko inportazioaren unitateko prezioak aurreko urteko hiruhileko berekoak baino txikiagoak izan ziren eremu guztietan. Munduko gainerako herrialdeetan % 26,6 egin zuten behera eta eurogunean % 17,3. Prezioen erortzea ez zen hain handia izan ELGEko herrialdeetatik etorritako inportazioetan (-% 14,7).

graf0005641_02_e.png

Urte batetik besterako tasei dagokienez, esportazioaren prezioen beherapena, oro har, inportazioen prezioena baino txikiagoa izan zen eremu guztietan; munduko gainerako herrialdeetako beherapena izan zen handiena, gainera (-% 13,5). Euroguneko (-% 7,7), EB27ko(-% 7,1) eta ELGEko (-% 7,6) esportazioen prezioetan ere eman ziren beherapenak.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, geografia-eremu bakoitzean inportazioen prezio ezberdinak eman ziren. Euroguneko herrialdeetan erositako produktuen unitateko prezioek izan zuten beherapen handiena (-% 3,2); gainerako herrialdeetan prezioek gora egin zuten, batez ere munduko gainerako herrialdeetan (% 7). Esportazioei dagokienez, unitateko prezioek soilik egin zuten behera ELGErako produktuetan (-% 0,6); gainerako lurraldeetan eta eurogunean hilabete batetik besterako tasak positiboak izan ziren, % 3,6 eta % 1,2, hurrenez hurren.

graf0005641_03_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioek % 8,7ko tasa izan zuten urte batetik bestera

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2010/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005641_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali