2010-01-19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO ABENDUA

Abenduan % 5 bidaiari gehiago etorri da eta % 3 gau gehiago igaro dituzte

2009. urtean % 1 bidaiari gutxiago sartu da eta % 1 gau gutxiago igaro dituzte

Eustaten datuen arabera, 2009ko abenduan 132.394 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 6.000 gehiagok eta, horrenbestez, % 5eko gehikuntza izan da. Hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua: 2008ko abenduko datuekin alderatuta Araban % 7 gehitu da bidaiarien kopurua, Bizkaian % 6 eta Gipuzkoan % 2.

Estatuko bidaiarien sarrerak % 4 gehitu dira eta atzerritik etorritako bidaiarien sarrerak % 7 gehitu dira. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da: Araban % 7 gehitu da, Bizkaian % 5 eta Gipuzkoan % 2. Halaber, hiru lurraldeetan gehitu da atzerritik etorritako bisitarien kopurua: Araban % 7, Bizkaian % 11 eta Gipuzkoan % 3.

Estatuko bidaiarien artean gehitu egin dira Madril, Katalunia eta Andaluziatik etorritakoak, besteak beste. Asturiasetik eta Nafarroatik etorritakoak, aldiz, gutxitu egin dira batez ere. Atzerritarren artean gehienbat Portugaldik eta AEB-Kanadatik etorritakoak gutxitu dira; baina Alemaniatik, Frantziatik eta Erresuma Batutik etorritakoak gehitu egin dira.

Bestalde, 2009ko abenduan 233.910 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abenduarekin erkatuta gaua igaro dutenen kopurua % 3 gehitu da, guztira 6.000 gau inguru gehiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruak, urte batetik bestera, bilakaera negatiboa izan du Araban (% 10 gutxitu da) baina bilakaera positiboa izan du Bizkaian eta Gipuzkoan (% 9 eta % 1eko gehikuntzekin, hurrenez hurren).

Batez besteko egonaldiaren iraupena % 1 murriztu da urte batetik besterako aldi honetan, Euskal AE osoan: 2008ko abenduan 1,79 egunekoa izan zen eta aurreko urteko abenduan 1,77 egunekoa izan da.

Plazen okupazio maila ia berdin mantendu da 2008ko abenduaren aldean; logelen okupazio maila % 38,01etik % 37,66ra igaro da.

Hotel-establezimenduen 2009ko balantzea: aurreko urtean baino % 1 sarrera gutxiago izan dira eta bidaiariek igarotako gau kopurua % 1 gutxitu da

2009. urtean 1.991.790 bidaiari sartu dira, hau da, aurreko urtean baino 29.000 gutxiago. Arabara eta Bizkaira heldutako bidaiari kopurua % 2 gutxitu da, eta Gipuzkoara heldutakoena % 1.

2009. urtean 3.743.209 gau igaro dituzte bidaiariek, hots, aurreko urtean baino 50.000 gutxiago. Igarotako gau kopuruak, beraz, bilakaera negatiboa izan du Araban (-% 1) eta Bizkaian (-% 3), baina Gipuzkoan ez da aldaketarik eman (% 0).

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,88 egunetan mantendu da. Euskal AE osoko okupazio maila % 44,57koa zen 2008. urtean eta 2009. urtean % 41,66koa.

graf0005642_01_e.png

NEKAZARITZA-TURISMOA

Abenduan bidaiarien sarrerak gehitu dira (% 3), baita bidaiariek igarotako gauak ere (% 8)

Joan den abenduan 9.142 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazalturismoetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 3 gehiagok.

Euskal AEko nekazalturismoetan guztira 23.669 gau igaro dituzte bidaiariek abenduan, 2008ko abenduan baino % 8 gehiago.

Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak gora egin du Euskal AE osoan: lehen 2,48 egunekoa zen eta orain 2,59 egunekoa. Bestalde, plazen okupazio maila % 7 gehitu da: 2009ko abenduan % 20,92koa izan da. Logelen okupazio maila, urte batetik bestera, % 4 gehitu da.

Nekazaritza-turismoaren 2009ko balantzea: bidaiarien sarrerak % 1 gehitu dira eta bidaiariek igarotako gauak % 1 gutxitu dira.

Euskal AEko nekazalturismoetan 113.624 bidaiari izan dira 2009. urtean zehar, hau da, aurreko urtean baino % 1 gehiago; bestalde, 324.078 gau igaro dira nekazalturismoetan, 2008an baino % 1 gehiago.

Sartutako bidaiari kopurua % 3 gehitu da Araban eta Gipuzkoan, baina Bizkaian % 3 gutxitu da. Igarotako gau kopurua gehitu egin da Araban (% 1), Bizkaian gutxitu egin da (-% 3) eta Gipuzkoan kopuru horrek ez du aldaketarik izan (% 0).

2008. urtean bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,85 egunekoa izan zen, baina 2009. urtean 2,85 egunekoa izan da. Okupazio mailak ere egin du behera: 2008. urtean% 26,29koa izan da eta 2009an % 24,10ekoa.

graf0005642_02_e.png

graf0005642_03_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Abenduan % 5 bidaiari gehiago etorri da eta % 3 gau gehiago igaro dituzte

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2009
Eguneratze data : 
2010/01/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005642_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali