2010/01/20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2009ko 4. hiruhilekoa

Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 igo da eta langabezia-tasa %8,7an da 2009ko laugarren hiruhilekoan

Hiruhileko honetan 3.400 enplegu garbi sortu dira

Euskal AEko lan-merkatuaren 2009ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 951.200 ziren hiruhileko horretan, beraz, aurreko hiruhilekoan baino 3.400 gehiago (%+0,4), Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa %8,7an da; 2009ko hirugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,4 puntu gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %55,8an da 2009ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekokoaren ehuneko 0,4 puntuz gainetik.

Generoaren arabera, gizonei eragin die batik bat okupazio-igoerak, eta okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 4.200 gehiago dira; emakumeen kasuan, berriz, 700 gutxiago. Hiru herrialdeetatik bitan igo da okupazioa: Bizkaian enplegu garbiak 4.400 gehiago dira; Araban 100 gehiago; Gipuzkoan 1.100 gutxiago.

Industrian, eraikuntzan eta nekazaritzan enplegua bizkortzen ari da; zerbitzuen sektorean galera dago.

Industriak 3.200 enplegu garbi irabazi ditu; eraikuntzak 1.700; nekazaritzak 800. Zerbitzuen sektorean, berriz, 2.300 gutxiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %65,2an da, hots, hiru hilabete lehenago baino 0,3 ehuneko-puntu gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %72,2koa da eta emakumezkoentzat %58,2koa.

Lurralde historikoetan, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da: %67,2; Araba ondoren, %65,5; bi kasuetan aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago. Bizkaiak du tasarik txikiena, %64; azken hiruhilekoan puntuko zortzi hamarren hazi da.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 7.900etan hazi da, 624.800 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 2.400 gutxiago dira, 161.900 guztira.

2009ko laugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 841.300 familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. 10etik ia 6an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 400 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 28.000 dira (guztirakoaren %3,3), aurreko hiruhilekoan baino 4.600 gehiago.

graf0005644_01_e.png

Langabezia-tasa %8,3tik %8,7ra igo zen

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 90.400 direla zenbatetsi da, 4.900 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakumezko langabeen kolektiboak 39.200 lagun hartzen ditu, 6.700 gehiago. Gizonezkoen artean, 1.800 gutxiago daude laugarren hiruhilekoan, orain guztira 51.200 dira.

2009ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabeziatasa %8,7an da, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,4 puntu gehiago. Emakumeen langabeziari dagokionez, %8,5era igo da (ehuneko 1,4 puntu gehiago), eta gizonena 0,3 puntuz jaitsi da, %8,8 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %25,4; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 14.400 gazte aktibo daude langabezian.

Herrialdeka, langabe-hazkunderik handiena Bizkaian da (2.300); langabezia-tasa, %9,2. Gipuzkoan 23.800 langabetu daude, 2.200 gehiago, eta tasa %7,1ean da. Araban tasa %10,2 da, 400 pertsona gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2009ko azaroan, 27-EBko langabezia-tasa %9,5ean zen, eta Espainiakoa %19,4an.

Azken urtean Euskal AEko langabe kopurua 42.700 pertsonaz hazi da

Biztanleria landunak behera egin du azken hamabi hilabeteetan. 2009ko laugarren hiruhilekoan, 2008koaren aldean, 26.600 pertsona gutxiago, %-2,7. Jaitsiera horrek gizonei eragin die batik bat, 19.700 enplegu gutxiago; emakumeen artean 6.800.

Langabezia-tasa ehuneko 4,0 puntuz hazi zen azken urtean (%4,7tik %8,7ra). Beraz, 42.700 pertsonak utzi zioten landun izateari Euskal AEn urtean zehar. Araban langabezia-tasa ehuneko 4,8 puntuz hazi da; Bizkaian 4,3z, eta Gipuzkoan 3,2z, azken hamabi hiletan.

graf0005644_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo +Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 igo da eta langabezia-tasa %8,7an da 2009ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2009
Eguneratze data : 
2010/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005644_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali