2010-02-05eko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2009ko 4. hiruhilekoa

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 2,1 murriztu dira 2009ko laugarren hiruhilekoan

2009. urte osoan % 5,7ko beherapena izan dute, balio nominaletan

Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak % 2,1 murriztu dira 2009ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean.

Urte batetik besterako alderaketa egitean, aldiz, sektoreko salmenta kopuruak ez du aldaketarik izan (% 0,0), gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe betiere.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak % 0,3ko beherapen nominala izan du.

graf0005685_01_e.png

Sektoreka, 2009ko laugarren hiruhilekoan eta 2008ko aldi berarekin konparatuta, honako datuak izan dira: txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalek % 2,4 egin dute behera eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearen salmenta nominalek % 1,3.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, etxearen hornikuntzarako gaien sektorea azpimarratu behar da, honek % 9,1eko hazkunde nominala izan baitu. Pertsonaren ekipamenduaren sektoreak ez du inolako aldaketarik izan hazkunde nominalaren tasetan; baina elikagaien salmentak balio nominaletan % 8,9 egin du behera eta bestelako kontsumo ondasunen salmentak % 8,2.

Txikizkako merkataritza espezializatu gabean, aldiz, bilakaera ezberdinak izan dira: elikadura nagusi duten azpisektoreen salmentek % 2,1 egin dute behera urte batetik bestera, baina gainerako produktuak nagusi dituzten azpisektoreen salmentek % 3,5 egin dute gora.

Lurralde historikoka, 2009ko laugarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren salmenta nominalek izan duten beherapen handiena Araban eman da (% 3,5 behera urte batetik bestera), gero Bizkaian (salmenta nominalek % 2,1 egin dute behera aldi horretan) eta azkenik Gipuzkoan (% 1,5 behera).

Prezio konstanteetan, prezioen eragina kenduta, txikizkako merkataritzaren salmentek % 1,3 egin dute behera laugarren hiruhilekoan.

Txikizkako merkataritzaren salmentek, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, aurreko urtean baino % 0,5eko hazkunde erreala izan dute.

Halaber, txikizkako merkataritza espezializatuaren beherapen erreala % 1,4koa izan da eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearena % 1,3koa; betiere, 2008ko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte batetik bestera bilakaera ezberdinak eman dira: etxearen hornikuntzarako gaien salmenta % 8,5 igo da eta pertsonaren ekipamenduaren salmentak ere hazkunde erreal positiboa izan du: % 2,5. Baina bilakaera negatiboa izan dutenak ere izan dira: bestelako kontsumo ondasunek % 7 egin dute behera eta elikagaien salmentek % 9, balio errealetan.

Txikizkako merkataritza espezializatu gabearen barruan, euro konstanteetan, elikadura nagusi duten azpisektoreen salmentek % 2,1 egin dute behera eta gainerako produktuak nagusi dituzten azpisektoreen salmentak % 3,8 igo dira.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopuruak % 0,7 egin du behera 2009. urteko laugarren hiruhilekoan, 2009ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

2009. URTEKO BALANTZEA

Urte osoa aztertuta, txikizkako merkataritzaren salmentek % 5,7ko beherapen nominala izan dute. Gasolina-zerbitzuguneak aintzat hartu gabe, ordea, txikizkako gainerako merkataritzaren salmentek % 3,4 egin dute behera.

Balio errealetan, sektore osoak % 3,8ko beherapena izan du eta gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita beherapena % 3,3koa izan da.

Lurraldeka, Gipuzkoak izan du portaerarik onena: urte osoan % 4,8ko beherapena izan du. Gero, Bizkaiak, % 5,2ko beherapena izan du eta Arabak % 9,4koa. Datu hauek guztiak tasa nominaletan atera dira. Balio errealetan, aldiz, honako beherapenak eman dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan % 2,5ekoa, Bizkaian % 3,9koa eta Araban % 6,4koa.

Txikizkako merkataritza sektorean enpleguaren beherapena % 3,1ekoa izan da 2009. urtean, aurreko urteko batezbestekoaren aldean. Lurraldeka honelakoa izan da: Araban% 5,1eko beherapena eman da, Bizkaian % 3,9koa eta Gipuzkoan % 1,0ekoa.

Ohar metodologikoa: Europako sailkapen berrira (NACE 2. ber) eta nazioan dagoen horren bertsiora egokitzean (EJSN-09) Txikizkako Merkataritzaren Indizean aldaketak egin dira. Aldaketarik garrantzitsuena da ibilgailuen industriarako erregaien txikizkako merkataritzaren jarduera sartu dela establezimendu espezializatuetan (gasolina-zerbitzuguneak). Txikizkako Merkataritzaren Indizeak jarduera hori sartu du eta, orduan, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartzen ez dituen Txikizkako Merkataritzaren Indizea ere kalkulatu behar izaten da. Sailkapen berri horren arabera berriz kalkulatu dira serie historikoak.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 2,1 murriztu dira 2009ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2009
Eguneratze data : 
2010/02/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005685_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali