HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2008an ezkondutako bikoteen...

2010/03/05eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2008. urtea

2008an ezkondutako bikoteen erdia elkarrekin bizi ziren ezkondu aurretik

Ezkontza heterosexualen kopurua %1 hazi da aurreko urtearen aldean

2008an Euskal AEn bizi zirenen artean 9.710 ezkontza izan ziren, sexu ezberdinen artekoak; aurreko urtean baino 97 gehiago, Eustaten datuen arabera. Haien artean, bikoteen %49k etxebizitza partekatzen zuten ezkondu aurretik, eta %4 eraikuntza berean bizi ziren. Kopuru hauek aldatu egin dira azken 10 urteetan; 1998an ezkondu aurretik elkarrekin bizi ziren bikoteak %25,5 ziren. Gainera, 2008an, bikoteen beste %20 udalerri berean bizi ziren, ez eraikin berean, eta %6,7 elkarren ondoko udalerrietan.

Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 4,2 ezkontza), Espainiako berbera da, baina Europar Batasuneko estatuetakoarenaren (mila biztanleko 4,9 2007an) azpitik dago.Ekainean izan ziren ezkontzarik gehien, 1.351; irailean ondoren, 1.346, eta uztailean, 1.333.

2008ko ezkontzen %55 zibilak izan ziren

Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak, 1990ean %23 eta %55 (5.328 guztira) 2008an. Ezkontza katolikoak 4.366 izan ziren, eta beste sinesmenetakoak 16.

Ezkontza zibilik gehien Gipuzkoan (%57) izan ziren; Bizkaian ondoren (%55) eta Araban (%54). Euskal AEtik kanpo bizi eta kanpo ezkondu direnen artean ehunekoa %41era jaisten da.

Ezkontideen naziotasunari begiratuz gero, 1.267 ezkontzatan (guztirakoaren %13) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza hauen %49,8an gizonezkoa espainiarra zen eta emakumezkoa atzerritarra; %29,6an alderantziz, eta %20,6an biak ziren atzerritarrak.

Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (610 bikote) batez ere Kantabriara era Madrilera jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Madrilera eta Errioxara joaten dira; Bizkaikoek Kantabria eta Madril nahiago; Gipuzkoakoak atzerrira eta Madrilera.

Ezkontideen batez besteko adina sei urte inguru handitu da 1986tik

Amatasunaren adina igotzearekin batera, ezkontideen adina ere igo egin da. 2008an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 33,2 urte; emakumezko ezkongabeena, 31,3. 1986tik, senargaien batez besteko adina 5,8 urtez igo da; eta emaztegaiena, berriz, 6,4z.

Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %91,4rentzat eta emakumeen %91,9entzat.

graf0005741_01_e.png

2008an 119 ezkontza homosexual egin ziren, 2007an baino %18 gehiago

119 horien artean, 62 gizonen artekoak eta 57 emakumeen artekoak izan ziren. 11 Araban izan ziren, 37 Gipuzkoan, 63 Bizkaian eta 8 Euskal AEtik kanpo.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008an ezkondutako bikoteen erdia elkarrekin bizi ziren ezkondu aurretik

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2008
Eguneratze data : 
2010/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005741_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali