HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2008an jaiotzen %30...

2010/02/22ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE)2008

2008an jaiotzen %30 baino gehiago ezkontzatik kanpo izan ziren

Jaiotze-kopuruak goraka segitzen du, 21.315 izan dira, 2007an baino %3,5 gehiago

2008. urtean, ezkontzatik kanpo jaiotakoak 6.474 izan ziren; Eustatek landutako datuen arabera Jaiotzen %30,4, hots, 2007an (%27) baino ehuneko 3 puntu pasa gehiago. Arabak eta Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %30,9 eta %30,6; Gipuzkoak, berriz, balio erlatibo txikiagoak (%29,9). 1990 urtekoa (%7,7) eta 2008koa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak lautik biderkatu dira ia.

2008an 21.315 haur jaio ziren Eukal AEn, %3,5eko hazkundea 2007aren aldean, eta hazkunde hau 2006 eta 2007 artean izandakoa (%2,8) baino handiagoa izan zen. 2008an Araban izan zen gehikuntzarik handiena (%6,0), Bizkaian ondoren (%4,3) eta Gipuzkoan (%1,3).

Jaiotzak mila biztanleko 9,9 izan ziren, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Gipuzkoan da (‰10,4), Araban ondoren (‰10,2) eta Bizkaian (‰9,4).

1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. 2008ko zifrek berretsi egin dute 1995ean abiatutako goraldia.

2008an haurren bat izandako emakumeen %76,5ek hogeita hamar urte edo gehiago zituen. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %42,9. Bestalde, 2006. urtearekin alderatuta, handitu egin da 35 urtetik gorako amen taldea (%33,6), eta berriz ere 25-29 urteen artekoena (%16,6) baino askoz handiagoa da. Amen batez besteko adina, 32,4 urte; eta lehen haurra eduki dutenena, berriz, 31,3; 2007koen antzeko zifrak. 25 urteko amen kopuruak gora egiten du, etorkinei esker; guztien %6,9.

Azken hamar urteotan, 25-34 urte bitarteko taldeak pisua galdu du, batez ere 25 urtetik 29rakoak, 5,5 ehuneko-puntu galdu baititu. Aitzitik, 9,1 puntu baino gehiago gehitu da 35 edo urte gehiagoko taldea.

Jaiotza ordenari begiratuz gero, 2008. urtean lehen haurrak %56,2 izan ziren, aurreko urtean (%57,5) baino gutxiago. Berriz, bai bigarrenak, bai hirugarren eta ondokoak (%36,1 eta %7,7), ehunekoetan 2007koenen gainetik izan ziren.

Erditzeak 20.883 izan ziren: horietatik 20.375, bakunak; 498, bikoitzak; eta 10, hirukoitzak. Azken 10 urteetan erditze anizkunak biz biderkatu dira (1998an 236 izan ziren); erditzeak, guztira, %30 bakarrik ugaritu dira.

2008an jaiotakoen artean, 100 emakumeko 106 gizonezko jaio ziren. Batez beste, 3.308 gramoko pisua izan zuten mutikoek, eta neskatoek 3.189koa.

Para más información:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tlf:+34-945-01 75 49 Fax:+34-945-01 75 01 Notas de prensa en Internet: www.eustat.es Banco de datos: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008an jaiotzen %30 baino gehiago ezkontzatik kanpo izan ziren

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2008
Eguneratze data : 
2010/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005705_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali