HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2010eko otsailean bidaiarien...

2010-03-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2010eko OTSAILA

2010eko otsailean bidaiarien sarrerak %12 gehitu dira

2009ko otsailarekin alderatuta, igarotako gau kopurua %17 gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2010eko otsailean 132.087 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 14.600 gehiagok; horrenbestez, %12ko gehikuntza izan da. Arabara heldutako bidaiarien kopurua %23 gehitu da, Bizkaira heldutakoen kopurua %14 eta Gipuzkoara heldutakoena %6.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak %11 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak %18. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da. Araban %17 gehitu da tasa hori, Bizkaian %14 eta Gipuzkoan %4. Atzerritar kopurua ere gehitu da hiru lurralde historikoetan: Arabara etorritakoen kopurua %49 gehitu da, Bizkaira etorritakoena %15 eta Gipuzkoara etorritakoena %12.

Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekorik handienak Madril, Aragoi, Katalunia eta Nafarroatik etorritakoenak izan dira. Soilik gutxitu da Gaztela eta Leon, Kanariak eta Ceuta eta Melillatik etorritakoen kopurua. Atzerritarren artean, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Belgikatik, Portugaldik, Erresuma Batutik eta Iberoamerikatik, besteak beste; baina Alemaniatik, Holandatik, Irlandatik, Finlandiatik, Greziatik eta Japoniatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.

2010eko otsailean 235.109 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko otsailaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %17 gehitu da, guztira 33.000 gau baino gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %23 gehitu da kopuru hori, Araban %20 eta Gipuzkoan %6.

Batez besteko egonaldiaren iraupena gehitu egin da Euskal AE osoan: aurreko urtean batezbesteko hori 1,72 egunekoa izan zen eta otsail honetan 1,78 egunekoa. Bizkaian indize horrek gora egin du: 2009ko otsailean batez beste 1,70 egun igaro zituzten bidaiariek baina urte honetako otsailean 1,84 egun. Gipuzkoan ez da aldaketarik eman; otsail honetan 2009ko otsailean lortutako batez besteko egonaldia izan da (1,73). Arabako batez besteko egonaldia laburtu egin da: 2010eko otsailean 1,68 egunekoa izan da baina 2009ko otsailean 1,73 egunekoa.

Plazen okupazio mailak %8 egin du gora, 2010eko otsailean %33,33koa izan baita. Gorakada horrek hiru lurraldeetan izan du eragina: Bizkaian %13 egin du gora, %36,65eko okupazioarekin; Gipuzkoan %4 egin du gora, %31,39ko okupazioarekin eta Araban %3 egin du gora 2009ko otsaileko datuekin alderatuta, %27,79ko okupazioa izan duelako.

NEKAZARITZA-TURISMOA

Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua %4 jaitsi da eta igarotako gau kopurua %9, 2009ko otsailarekin konparatuta

Joan den otsailean 6.085 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino %4 gutxiagok. Gainera, lurralde bakoitzean kopuru ezberdinak eman dira. Bizkaian %39 gehitu da kopuru hori, baina Gipuzkoan %18 jaitsi da eta Araban %1. Estatutik etorritako bidaiari kopurua %4 jaitsi da Euskal AEn: Bizkaian %36 igo da, baina Araban eta Gipuzkoan %3 eta %16 jaitsi dira, hurrenez hurren. Euskal AEn %5 atzerritar gutxiago izan da; Gipuzkoan horien kopurua asko gutxitu da baina Araban eta Bizkaian horien ehunekoek nabarmen egin dute gora.

Euskal AEko nekazaritza-turismoetan 13.069 gau igaro dituzte bidaiariek otsailean, %9 gutxiago aurreko urteko datuen aldean. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Bizkaian (%47); baina Araban eta Gipuzkoan tasa horiek behera egin dute (%4 eta %28, hurrenez hurren).

Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2009ko otsailarekin konparatuta: duela urte bat 2,28 egun igarotzen zituzten bidaiariek eta otsail honetan 2,15 egun. Bilakaera negatibo hori Gipuzkoan eta Araban ere eman da, hurrenez hurren 1,99 eta 2,21 egun igaro baitute bidaiariek lurralde horietan; baina Bizkaian indizeak gora egin du (%6), 2010eko otsailean batez beste 2,40 eguneko egonaldiak izateraino.

Plazen okupazio mailak %12 egin du behera; %14,66ko okupaziotik %12,83ko okupaziora igaro da, Araban (-%14) eta Gipuzkoan (-%32) okupazioak behera egin duelako. Bizkaian, aldiz, %51 egin du gora okupazioak.

 

Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat) Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Turismoaren inguruko prentsa-ohar gehiago Datu-bankua: http://www.eustat.eus/bancopx/euskara/tipo_N/id_2275/indice.html

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko otsailean bidaiarien sarrerak %12 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO de 2010
Eguneratze data : 
2010/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005783_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali