2010/03/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2010eko OTSAILA

2010eko otsailean industriako prezioek %0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2009ko otsailetik 2010eko otsailera) industriako prezioek %0,6 egin dute gora

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 igo ziren 2010eko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,6 positiboan da.

graf0005788_01_e.png

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko otsailean, “Ehungintza eta jantzigintza” (%0,9), “Metalurgia eta metalezko gaiak (%0,6), “Petrolioa fintzea (%0,4) eta “Metalezko eta ez metalezko mineralak” (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-0,9), “Material elektrikoa” (%-0,5) “Beste manufakturak” (%-0,2) eta “Papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,1) sektoreek.

Urte arteko aldian (2010eko otsaila, 2009koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Petrolioa fintzea” (%29,6), “Beste manufakturak” (%3,7), “Larrugintza eta zapatagintza” (%1,7) eta “Material elektrikoa” (%1,5). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-5,5) “Zurgintza (%-4,5), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-4,2), eta “Elikaduraren industria” (%-1,3) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Bitarteko ondasunen prezioak %0,3 igo ziren; Ekipo-ondasunenak %0,1; Energiaren prezioak %0,2 jaitsi eta Kontsumo-ondasunenak %0,1 jaitsi. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,2 jatsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0).

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %10,5 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %0,6 igo; Bitarteko ondasunenak %2,3 jaitsi eta Kontsumo-Ondasunenak %1,1 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,3 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,0.

graf0005788_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.:eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Jaiotzen inguruko prentsa-ohar gehiago Jaiotzen inguruko Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko otsailean industriako prezioek %0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005788_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali