2010-02-24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2010EKO URTARRILA

2010eko urtarrilean industriako prezioek % 1,0 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin konparatuta (2009ko urtarrila eta 2010eko urtarrila) industriako prezioek % 1,0 egin dute behera

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 1,0 egin dute gora 2010eko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urtarrileko urte arteko tasak % 1,0eko gorakada izan du.

graf0005729_01_e.png

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2010eko urtarrilean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (% 5,3), “ehungintza eta jantzigintza” (% 1,9), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak”(% 1,8) eta “material elektrikoa” (% 1,5). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte, ondoko hauek: “papera, edizioa eta arte grafikoak” (-% 0,8), “larruaren eta oinetakoen industria” (% 0,1), “zuraren industria” (% 0,1) eta “industria ez-metalikoa” (% 0,1).

2009ko urtarriletik 2010eko urtarrilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (% 27,4), “manufakturatako beste industria batzuk” (% 3,8), "larruaren eta oinetakoen industria" (% 1,6) eta "garraiorako materiala" (% 1,3). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-% 7,7), “metalurgia eta gai metalikoak” (-% 7,4), “zuraren industria” (-% 4,9), “elikagaien industria” (-% 1,6) eta “Industria kimikoa” (-% 1,6).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek urtarrilean izan duten bilakaerak gorako joera izan du guztietan: energiaren prezioa % 3,4 igo da, tarteko ondasunena % 0,5, ekipamenduko ondasunena % 0,4 eta kontsumo-ondasunena % 0,4. Izan ere, kontsumo-ondasunen prezioak izan duen gorakada kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioa igo egin delako (% 0,5) eman da; baina kontsumo-ondasun iraunkorrek ez dute aldaketarik izan (% 0,0) aurreko hilaren aldean.

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioek % 8,1 egin dute gora, ekipo-ondasunek 0,1 % eta tarteko ondasunenek % 4,5 egin dute behera; kontsumo-ondasunen prezioek % 1,5 egin dute behera. Azken hauen artean, % 1,6 jaitsi dira kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak eta % 1,0 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.

graf0005729_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko urtarrilean industriako prezioek % 1,0 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005729_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali